Teknologia albisteak

10X10: Albisteak argazkitan ikusteko aukera, kolpe bakarrean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-11-18 : 12:11

Eguneko argazki esanguratsuenak ikusteko aukera ematen du 10X10 webguneak. Horretarako hiru medio aukeratu ditu eta horren hustuketa egiten du. Euskal Herrian ere gustura ikusiko genuke horrelako webguneren bat. Gure pena eta pozak argazkitan ikusteko aukera emango liguke.

Argazkiz, 100 argazkiz, jositako webgunea da, tenbyten.org . Gero, argazki horren nondik norakoa jakiteko argazki horretan klikatu eta lotura batzuk emango dizkizu, hori bai. Argazkia tamainaz handitzeko modua ere ematen du, baina nola argazki hauek egunkarietako edizio digitaletatik ateratakoak diren, ba tamaina handiegia ez dute izaten.

Oso webgune interesgarria da, hala ere. Egunaren buruan osatzen dute 100 argazkiko multzo bat eta baita hilabeteko 100 argazkiko multzoa eta urtekoa ere egingo dute, urte amaieran. Sinplea eta intuitiboa da erabilpena. Gertakaririk esanguratsuenak argazkitan biltzen dira.

Webgune honetan ez dago inor editatzen

Webgune honek automatikoki funtzionatzen du. Horrenbeste bider aipatu dugun RSS bidez egindakoa da, XMLren dialekto horren bidez. Orduro berrizten dira argazkiak. Egia esan, testuan arakatzen du lehenengo eta hitz erabilienak aukeratzen ditu. Hiru lekutatik egiten du bueltatxoa. XML-a erabiltzen dute eta horrela lortzen dute zabalkunde handiagoa. Argazkiak jasotzen dira RSS-a duten webgune hauetatik:

Horrela, argazki horiek irakurtzen ditugu kolpe batean. Erosoagoa da hainbat webgune bisitatzen ibiltzea baino eta material hori begi bistan dugu pantaila bakarrean.

10x10 webgunea egiteko erabili dute Perl, MySQL, PHP, eta Macromediaren flasa-a

Erantzun

Sartu