Teknologia albisteak

Richard Stallman Bilbon izango da berriz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-17 : 10:11

Abenduaren 15ean, Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan eta Enpresa Digitala ekimenaren bidez, 2004ko Enpresa Digitala sariak emango dira. Euskaldunan emango du hitzaldia Richard Stallman-ek, 17:30etik 20:00etara.

Richard Stallman

Richard Stallman

Ekitaldi horretan, Richard Stallman Software Askea mugimenduaren sortzailearen hitzaldia izango da. Richard Stallman-ek GNU proiektua jarri zuen martxan 1984an, GNU sistema eragile librea garatu ahal izateko.

Stallman-ek Software Askea mugimenduaren helburua eta filosofia aurkeztuko du. GNU sistema eragilearen egoera eta historia azalduko ditu.

Aurtengo apirilean ere egon zen Bilbon Stallman. Ciberart-en esan zuenaren berri ere jaso genuen.

Egitaraua

  • 17:30 - 17:35: Ekitaldiaren hasiera.
    • Ana Agirre Zurutuza, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
  • 17:35 – 18:00: Enpresa Digitala 2004 sarien banaketa.
    • Ana Agirre Zurutuza, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
    • Tontxu Campos, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen diputatua.
    • Carlos Samaniego, Arabako Foru Aldundiko Foru eta Toki Administrazio eta Eskualde Garapenerako diputatua.
    • Joaquin Villa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatua.
  • 18:00 - 18:30: "Software Askea. Enpresentzako benetako alternatiba".
    • Iñigo Losada. Sistema zuzendaria, Ibex Servicios Informáticos
  • 18:30 - 19:30: "Software Askea etikan eta praktikan".
    • Richard Stallman. Software askea mugimenduaren sortzailea.
  • 19:30 - 20:00: Eskaera eta galderak.

Informazio gehiago

  • Tokia: Euskalduna Jauregia Bilbao.
  • Helbidea: Abandoibarra etorbidea, 4 zkia
  • Prezioa: Sarrera doan. Izen-ematea
  • Posta elektronikoa: infoABILDUAbizkaiadigitala.net

Erantzun

Sartu