Oporretatik bueltan Sustatun izan genuen Espainiako futbol liga hasi zenaren berri Yahooren Superligaren bitartez. Pare bat jardunaldi igaro dira ordutik. Futbolak jende andana mugitzen duela esan ohi da. Internet bidezko apustu etxeak konturatu dira hortaz.
Adolfo Aristarain zuzendari argentinarra ezaguna da gure artean, ez bakarrik Donostiako Zinemaldian lehiakide eta irabazle izan delako birritan: Hego Euskal Herri osoko zinema komertzialetan ikusi ahal izan dira bere azken filmak, espainiarrekiko koprodukzio eta lankidetza estuan ari denez geroztik.
Dadud Aoulad-Syad marokoarrak, Dupeyron frantziarrak bezperan bezala, Europan sartu nahi duten emigranteen gorabeherak ekarri dizkigu bere filmean, Afrikako kostaldeko ikuspegitik kontatuta baina.
Michael Winterbottom zinemagile britainiarrak film harrigarri bat ekarri du Donostiako Zinemaldira: Nine Songs , sailkatzen zaila den pelikula, rock kontzertuetako emanaldien eta bikote baten sexu-bizitzaren irudien tartekatze bat.
Hasi da Zinemaldiko sail ofizialeko lehiaketa, sarigarri diren lehenengo bi filmen emanaldiarekin: "Brodre" daniarra eta "Inguélézi" frantziarra.
Komediaren eta tragediaren artean igeri dabil "Melinda and Melinda" Woody Allen-en azken filma, Donostiako 52. Zinemaldiaren irekiera ofiziala markatzen duena. Ez hori bakarrik, komediaren eta tragediaren arteko joko hori bihurtu du Allen-ek istorioaren motor eta giltza.
Zinemaldian 1.000 kazetarik dute akreditazioa. Horien artean 250 dira atzerriko komunikabide batekoak eta gainontzekoak Espainiako Estatuko komunikabideetakoak dira. Webguneetako kazetariek ere badute akreditazioa, guztira 17 bat dira, tartean dago Sustatu.com; blog bakarra.
Radio Euskadin "Mar de Fueguitos" saioa programaziotik kendu dutela-eta, mail-bombinga sortu dute erabakia salatzeko. Horren aurrean, Radio Euskadiko Programazio arduradunek beste mezu bat helarazi dute posta elektronikoz, spamaren bidetik.
Aurrerapen teknologikoen berri ia egunero izaten dugu. Esparru ugaritan asmakuntza sofistikatu eta berritzaileak aurki ditzakegu. Oraingo honetan, moda eta teknologia batzen dituen produktu berri bat aurkeztu dute. MP3blue, irakurgailua daukan txaketa edo jaka merkatuan da.
Johnny Ramone, The Ramones taldeko gitarra jolea hil da Los Angelesen, 55 urterekin. John Cummings-i (hala zuen benetako izena) prostatako minbizia diagnostikatu zioten duela bost urte, eta gaixotasunaren ondorioz hil da.
Tailandiako hiriburua da munduko izen luzeena duena, 168 letrarekin. Guinnessek, baina, Zeelanda Berriko mendixka baten izena jasotzen du munduko leku-izen luzeena moduan (92 letra). Interneten marratxorik gabeko domeinu luzeena duena, berriz, Galeseko Llanfairpwll da (58 letra).
Irungo Udalak, Gazte Informazio Bulegoarekin batera, Irungo Zinema eta Bideo Gaztearen IX. Lehiaketa antolatu du. Edozein nazionalitate duten 18 eta 35 urte arteko gazteek parte hartu dezakete. Fikziozko film laburrak aurkeztu behar dira, bideo edo zinema formatuan egindakoak. Urriaren 8a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.
Arrate Kultur Elkarteak, ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta UEUk elkarlanean, "Berbaldixak" egitasmoaren barruan ikasturte honetan antolatutako lehen ekitaldia da. Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian izango da, irailaren 17an, 18:30ean.
Sustatu eta "Egunen harian" blog pertsonalaren arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian. Ostiralean, hilak 17, hasiko da Zinemaldia. Egunero, sail ofizialeko filmen nondik norakoen berri emango du Mendigurenek.
Euskal Idazleen Elkarteak, Bergarako UNED ikastetxearekin eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz fundazioarekin elkarlanean antolatutako idazle eskolak urriaren 16an hasiko du ikasturtea, bai lehenengo mailan eta bai bigarren mailan. Izen ematea irailaren 1etik 30era bitartean irekiko da.
Aditu talde baten arabera, Kubricken "2001: a space odissey (1968)" filmeko une hori da zientzia fikzioaren historian onena. Hal 9000 konputagailua erotzen den momentua, hain zuzen ere.
eFaber-ek FisIkas aurkezten du, bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat euskarri osagarri izateko asmoa duen zinematika eta dinamikari buruzko webgunea. Asmo nagusia, askori kostatzen zaizkien gai horiek ulergarriagoak egitea.
Euskal Irrati Telebistak martxan jarri berri du Albisteen eta informazioaren Euskal Kanala, eitb24.com. Eguneko 24 ordutan argitaratuko dira albisteak; etengabeko eguneraketa egingo da. Albisteak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurri daitezke.
"Gu eta gure hizkuntzak" eguna egingo da Oñatin irailaren 18an, zapatuan. Euskara, galegoa eta katalana aldarrikatzeko eguna da. Hiru lurraldeetako herritarrek euren musika, gastronomia, poesia, festa eta hizkuntza ekarriko dituzte.
Biharko aurpegiak, The Face of Tomorrow, artea eta antropologia nahasten dituen proiektua da. Iruñakoak mundu guztiko hirietako aurpegien artean aurkituko ditugu.