Ostirala honetan HIZTEK (Hizkuntza-Teknologiak) graduondokoaren lehenengo mintegia izango dugu eta bertan 2003-2004 ikasturteko ikasleen graduazio-lanak aurkeztuko dira.
Euskal Herrian 25 enpresetatik gora eta zenbait ikertalde ari dira lanean Hizkuntzaren Industriaren esparruan.
Hizkuntza-teknologietan sortzen ari den formazio beharrei aurre egiteko UEUk 2001-2002 ikasturtean HIZTEK graduondokoa martxan jarri zuen.
Ikasturtero enpresa, ikertalde, eta erabiltzaileen bilgune diren mintegiak antolatzen dira. Aukera aparta da hizkuntzalari eta informatikariak elkarren berri izateko.
Mintegi honetan, aurreko ikasturteko etekinak ikusiko ditugu. Ildo horretatik ikasle guztien interesekoa da. Alde batetik, projektua aurkezten dutenentzat, egindako lanari bukaera emateko oso modu ona izango delako. Eta horrezaz gain, gauza polita izango da besteontzat ere, zer landu duten ikusteko, norekin, nola planteatu duten lana, atera dituzten ondorioak, topatu dituzten zailtasunak, etab.
Informazio gehiago:
Ainhoa Latatu (943 82 14 26)
Erantzun
Sartu