ADSLa Japoniako trenetan
Japoniako esperimentua Hokkaido irlan egin du Japan Telecom-ek, Japoniako iparraldean. Trenak 10 kilometroko bidea egin du, 120 km/h-ko abiaduran. Segundoko 15 megabit transmititzea lortu dute, ADSL lineak duen abiadura, alegia.
Espainiako esperimentua
Antzerako proba egin zuen Espainiako Acorde enpresak AVEko tren batean, urriaren erdialdean. Espainiako esperimentuan segundoko 3,5 eta 1,5 megabit bitarteko konexio abiadura lortu zen. Baina, dirudienez, bigarren esperimentu bat egingo dute abiadura hori laukoiztu nahian, Japoniakoaren abiadura bera lortzeko. Acorde enpresaren bigarren sistema hobetu hori hiru hilabete barru egongo da merkatuan.
Egun, konektatu daiteke Internetera trenetan, poltsikoko telefonoaren bidez. Baina, horiekin lortzen den konexio abiadura oso txikia da transmisio egoeraren ezegonkortasuna dela-eta.
Erantzunak kargatzen...