Teknologia albisteak

Google-n Gmail-ak POP sarbidea eskaintzen du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-11-15 : 09:11

Google-ren Gmail erabiltzaileek beste posta elektroniko programetan mezuen kopiak deskarga ditzakete. Aldi berean, eskuko aparatuen bitartez ere mezuen kopiak eskuratu ditzakete, sakelako telefonoen bidez esaterako.

Mezuen kopiak beste programetan ikusgai

Mezuen kopiak beste programetan ikusgai

Googlek jakinarazi du POP -post office protocol- sarbidea gehitu diola Gmail-ari. Ekimen edota berritasun honen ondorioz, Gmail erabiltzaileek beste posta elektroniko programetan, Outlook-ean, 'Mozilla Thunderbird-en eta Eudora-n, edota POP-arekin funtzionatzen duten aparatuetan beren mezuen kopiak deskargatu ditzakete.

Gainera, aipatu POP sarbidearekin, Gmail erabiltzaileek Internetera konektatuta egon gabe ere beren mezuak ikusteko aukera izango dute.

Doako berriz bidaltze automatikoa

Egun Googlek doako berriz bidaltze automatikoa eskaintzen duela azaldu du; horrela, hartzeko mezuak nahi duten e-postara bidali ditzakete Gmail erabiltzaileek.

Oraingoz, zerbitzu hauek kobratzeko asmorik ez duela azaldu du Google-k. Azken hilabeteotan, Google-k hainbat ezaugarri gehitu dizkio Gmail-ari, helbide-liburua esaterako.

Microsoft eta Yahoo lehian ari dira Google-kin. On-line bilaketetan eta doako posta elektroniko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte. Yahoo Mail-en bitartez, erabiltzaileek POP posta kontuetara sartu daitezke, baina berriz bidaltze zerbitzua premium zerbitzuan bakarrik eskaintzen da.

Erantzun

Sartu