
Sarean jarri dituzte milaka argazki, doan eskuratzeko moduan. Artea, literatura, hiriak, gizartea, historia, industria, teknologia... denetariko irudiak aurki zenitzake galeria digitalean.
Otsailaren 7tik 27ra CIVE 2005 kongresua burutu da. Bilera zientifiko honek duen ezaugarri nagusia komunikabidea da, bitartekoa Internet baita (foroak, e-posta, txat saioak). Hezkuntzaren inguruko 388 ponentzia aurkeztu dira (8 EAEtik igorrita), 29 gai-esparrutan sailkatuta, eta 11 tailer antolatu.
Elurrez estalita dago eta ez da erraza zein toki den asmatzea: Gipuzkoako Urbia mendiko fonda da. Irudi ikusgarri hau behin eta berriro errepikatu da urte honetan, izan ere aurtengo neguko bosgarren elurtea dugu hau. Fondako langileak ohituta daude eta ez die elurrak ardura. Urbiara joaten zaretenok fonda zabalik aurkituko duzue. Hotz honekin gainera, bertaratzen direnek ez dute salda beroa faltako.
Elorrioko hiru gaztek osatzen dute Logela multimedia. Beraien helburua da DVD, CD-rom, CD, Internet... formatuetan ekoizpen digitalak sortzea eta sorkuntza hori zuzenekoetara eramatea. Webgune berria egin dute orain.
Andaluziako Juntak eta menpeko erakundeek garatutako software guztia software libre moduan zabalduko dute. Urtebete barru software hori guztia eskuratzeko modua izango du edozeinek.
Poltsikoko telefono askok eskaintzen dute orain irudiak grabatzeko aukera. Bada, aukera hori aprobetxatuz joera bat sortu dute Britainia Handiko gazteek: Happy Slap. Ezezagun batengana hurbildu eta kolpe batzuk ematen dizkiote, beste bat guztia grabatzen ari den bitartean. Bideo horiek lagunen artean trukatzen dituzte gero.
Googlen lehenengo postutan egon nahi duten webguneek kontuan hartzen dituzte gaizki idatzita egiten diren bilaketak ere. Horren adibidea da "buelos baratos"-en kasua. Googlen "buelos baratos" jartzen badugu, ikusiko dugu AdWordsak erabiltzen dituzten bidai konpainiek gaizki idatzitako hitz horiek ere erosita dituztela.
EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak ZIO bildumako azken liburua aurkeztu zuten astelehenean Bilbon: "Sagua, eulia eta gizakia" (F. Jacob). Aurkezpen horretan, besteak beste, irakurlearen gogoeta eskaini zuen Juan Garzia Garmendia itzultzaileak, liburuaren gaiaren inguruan.
Justo Mokoroa idazle eta euskaltzaleak bere bizitzan zehar bildutako 92.000 esapide, sarean jarri dira www.hiru.com webgunean. Idazle tolosarrak urteak igaro zituen Euskal Herriko hainbat bazterretan euskal esapideak eta lokuzioak jasotzen. Berak bildutako lan guztia "Ortik eta Emendik" (1990) liburuan argitaratu zuen Labayru ikastetxeak. Orain Interneten kontsulta daiteke.
3ARRANOkook beste joko bat euskaratu dugu: GLEST. Joko hau 3 dimentsiodun denbora errealeko estrategia (RTS) jokoa da, eta guztiz itzuli dugu euskarara.
Udalak, herritarrekin dituen harremanak errazteko zerbitzu berriak jarriko ditu martxan.
Webgunean berehala identifikatuko ditugu zeintzuk diren atal nagusiak. Argazki ugari ditu eta horrek erakargarriagoa egiten du webgunea. Legebiltzarrerako hauteskundeak gertu daude eta Patxi Lopezek bezala, Ibarretxek ere badu bere webgunea.
Gaur zabalduko dute Barakaldoko Ikea denda, goizeko 10:00etan. Irekiera horretarako egin duten publizitate kanpainarekin batera, webgune bat ere egin dute: www.llegaelfenomenoikea.com. Lehen asteko eskaintza berezien berri, autobusei buruzko informazioa eta beste hainbat atal eskaintzen ditu webguneak, beti ere gaztelania hutsean.
Kataluniako lehenengo atari independenteak hamar urte bete ditu. Urteurren hori zerbitzu berriekin ospatuko dute. "Més Vilaweb" izenburuarekin ordainpeko zerbitzua jarri du: posta-kontua, blog plataforma eta itzultzailea eskaintzen ditu hiru euroren truke.
Gero eta gehiagotan entzuten duzu beste nabigatzaile bat erabiltzeko. Ba egin beharko zenuke segituan. Hemen daude arrazoi batzuk eta baita Firefoxen deskarga egiteko modua ere. Hartu bi minutu eta egin proba. 25 milioi deskarga egin dira dagoeneko.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia egingo da martxoaren 3an Donostiako Kursaal Elkargunean arratsaldeko zazpietan. Instituzioetako eta gizarte arlo ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute. Ekitaldiaren amaieran Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko dira; Jose Luis Zumeta margolariaren lamina bat emango zaie. Dagoeneko 800dik gora enpresak, saltokik eta era guztietako entitatek eskuratu dute.
Martxoaren 2, 3 eta 4an. Filosofia eta Letren fakultateko irakasle, ikasle, ikasle-ohi eta kanpoko kolaboratzaileek hartuko dute parte antolatutako ekitaldietan. Sarrera librea da ekitaldi horietan guztietan.
2005ean emango dituen laguntzen deialdia aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak. Fernando Tapia eta Xabier Huitzi izan dira azalpenak ematen.
Igandean banatuko dituzte Hollywoodeko Oskarrak. Ekitaldi horren bezperako egunetan atera dute "Google Movies". Google bilatzaileari funtzionalitate berri bat erantsi diote filmei buruzko informazioa bilatzeko.
Europako zientzialari batzuek protesis bat lortu dute itsuei ikusmena errekuperatzen laguntzeko. Proiektuak Microsystems-Based Visual Protesis (MiViP) du izena. Betaurreko batzuetan jartzen den kamera batek begiaren atzean dagoen gailu batera bideratzen ditu irudiak.