Batekmila programaren barruan berritu dute EKEren webgunea. Euskal kulturaren eta euskararen inguruko ekitaldien berri izango duzue webgunean. Euskal artistei eta kultura elkarteei esker eguneratzen da. Webgunea lau hizkuntzatan egin dute: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.
Albisteak eta agenda ataletan ekitaldien inguruko informazio eguneratua biltzen dute. Besteak beste, webgune horrek euskal kulturaren agenda bat argitaratzen du, Euskal Herriko arteari, hizkuntzari eta ondareari buruzko informazio trinkoak, bai eta tokiko elkarteen eta artisteen aurkezpen xehea (datu-basea ) ere.
Atal finkoak ere baditu webguneak:
Bestalde, atariak extranet dimentsio bat badauka, beren egoitza edozein lurraldetan izanik ere, Euskal Herriko kultura elkarteek barne komunikazio eraginkorrago bat ukan dezaten pentsatuak diren ekitaldiekin kultura agenda bateratu baten osatzeko tresna, topagune «birtualak»...
Parte-hartzea bultzatu nahi dute EKEkoek webgunearekin. Euskal kulturaren ataria euskal kultura bizi baten erakusleihoa eta denbora berean lankidetza tresna izatea nahi dute. Horretarako, lan egiteko moduak aldatu nahi dituzte kultura eragileen arteko sare bat sortzen laguntzeko eta kalitatezko informazio aberatsen hedapena segurtatzeko.
Baionako Sei informatika enpresaren laguntza teknikoa izan dute. Enpresa hori Eibarreko CodeSyntax enpresarekin elkarlanean ari da.
Beste Webgune Euskaldun Bat: www.eke.org
Erantzun
Sartu