Santurtziko Udal Euskaltegiak (SUE) 2005eko apirilaren 27tik ekainaren 1era bitartean euskara ikasten ari diren pertsonen arteko harremanak sustatzeko eta euskara modu atsegin eta ludikoan ikasten segitzeko modua eskaini nahi du I. Topagune Birtualaren bidez.
Euskararen ikaskuntza eta erabilera teknologia berriekin uztartu nahi dituen egitasmoa da Topagune Birtuala. SUEren plataforma telematikoan www.santurtzieus.com burutuko da eta bertan hainbat jarduera, tailer, foro, txat-saio... izango dira euskara ikasten ari diren eta ikasitakoa erabili egin nahi duten guztien esku.
Topagunea ikasgelatik kanpo gertatzen den ikaskuntza bultzatzera dator, partaideen arteko lankidetza sustatuz eta sare sozialak sortuz. Azken batean, nahi duten guztiei euskararen erabilerarako aukerak eskaini nahi dizkiegu, era ludiko eta atseginean.
Horrekin batera, jakina, Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak euskararen ikas-prozesuan integratzeko ahalegina egin nahi dugu, gure inguruko hizkuntzen ikaskuntzan gertatzen ari denaren ildo beretik. Bestela esateko, Internet euskara ikasteko eta erabiltzeko tresna baliagarria izaten lagundu nahi dugu.
Topagune Birtualean hainbat eta hainbat jarduera eta tailer burutuko dira. Horietako batzuk iraunkorrak izango dira eta Topagune osoan zehar izango dira martxan. Beste asko, ordea, iraupen laburragokoak dira eta Topagunearen bi aldietako batean zehar burutuko dira. Hona hemen aldiak eta jarduerak:
Jarduera iraunkorrak: apirilaren 27tik ekainaren 1era
Lehen aldiko jarduerak: maiatzaren 3tik 11ra
Bigarren aldiko jarduerak: maiatzaren 12tik ekainaren 1era
Aipatu jarduerak Santurtziko Udal Euskaltegiko irakasleek gidatuko dituzte.
Topagune Birtualean parte hartzea doakoa da, baina komeni da matrikula egitea. Horretarako argibideak www.santurtzieus.com webgunean azaltzen dira, 944 61 02 15 telefonoan, edo ondoko helbide elektronikoan: admin@santurtzieus.com
Erantzun
Sartu