Sustatu logoa Teknologia albisteak

VI. Ekintzaile lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu Kutxak

Sustatu
2005-04-26 10:04

Apirilaren 25eko GAOn argitaratu ziren oinarriak.

Lanek izan behar dituzten ezaugarriak:

  • Herritar guztiek Internet eta Teknologia Berriak hobeto erabiltzea bermatuko duten proiektuak.
  • Ingurumena babesteko, energia berriztagarriak erabiltzeko edo gure lurraldeko kutsatze-faktoreak ezagutzeko lanean hobekuntzak ekarriko dituzten proiektuak.
  • Laguntza behar duten taldeen bizi-baldintzak hobetuko dituzten proiektuak.

Norentzat da

Gipuzkoan bizi izanik, izaera ausarta eta berritzailea duten pertsonentzat.

Kontuan hartuko diren alderdiak:

  • Originaltasuna.
  • Berrikuntza teknologikoa.
  • Proiektuak ekar ditzakeen onurak, gipuzkoar gizarteak Internet hobeto baliatze aldera, ingurumena babesteko, edota asistentzia-laguntza behar duten pertsonei laguntzearren.
  • Proiektua sustatu, eta benetako enpresa bat sortzeko aukera bermatuko dugu; beraz, baliabide eragileak eta ekonomikoak eta enplegua sortzeko gaitasunak ere balioetsiko dira. Kontuan hartuko da, halaber, proiektuen egileek ikaskuntzarako duten joera.

Ezingo dira lehiaketara aurkeztu dagoeneko enpresa-eskaintzak diren proiektuak.

Lehiaketaren erakunde sustatzailea bada ere, kutxak ezingo du proiektu saridunen ustiapen ekonomikorik egin.

Sariak:

  • Lehen Saria: 40.000 euro.
  • Bigarren Saria: 30.000 euro.
  • Hirugarren Saria: 20.000 euro.

Kutxaren Begira.com helbidean izango duzue laster informazio gehiago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu