Teknologia albisteak

Energia berriztagarriak ikasgai

Erabiltzailearen aurpegia
Itziar Goienetxea - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-04-27 : 10:04

Asmoz Fundazioak, Energiaren Euskal Erakundearekin batera eta ingurumenaren inguruan prestaturiko ikastaroen zikloari jarraipena emanez, Energia Berriztagarrien ikastaroa antolatu du.

Petrolioa baliabide natural gero eta eskasagoa da, eta azken urteotan bere kontsumoa areagotu egin denez, adituek krisialdi bat iragartzen dute garaiz neurri egokiak hartu ezean.

Eusko Jaurlaritzak, 2010erako Euskadiko Energia Estrategiaren barruan, 2010. urterako energia-eraginkortasuna hobetzea eta energia berriztagarrien erabilpena %4etik %12ra igotzea du helburu.

Beraz, Energia Berriztagarriek gaur egun duten garrantzia ezin ukatu daiteke.

Helburu garbia du ikastaroak:

Energia Berriztagarrien alorrean ezagutza praktikoa eskuratu nahi duten herri administrazioetako teknikari eta zinegotziak, unibertsitateko titulodunak eta profesionalak heztea eta gaur egun energia baliabideen inguruan dugun problematika eta erronka aztertzea du helburu.

Programa:

Ikastaroaren programa gai honetan adituak diren profesionalak (EEE eta Eolicas de Euskadi, S.A.)emango dituzten ponentziek, energia berriztagarri ezberdinen sortze instalazioetara bisita tekniko gidatuek eta talde txikietan banaturiko tailerrek osatzen dute.

Asmoz Fundazioak Energia Berriztagarrien ikastaroaz gain, Hiri Hondakinen Kudeaketa ikastaroa eta Tokiko Agenda 21 ikastaroa antolatu ditu ere.

Informazio gehiagorako:

Asmoz Fundazioa
Tel: 943 21 23 69
www.asmoz.org

Erantzun

Sartu