Teknologia albisteak

Logo lehiaketa. Saria 300 eurokoa.

Erabiltzailearen aurpegia
Sonia - Loiolako Jai Batzordea
2005-04-29 : 10:04

Donostiako Loiola auzoko Jai Batzordeak logoa behar du bere irudia zabaltzeko. Batzorde honek urtero auzoko jai nagusiak diren San Inazioak antolatzen ditu eta logoa lortzeko lehiaketa bat jarri du abian.

Oinarriak:

  • Gaia librea da eta diseinu berritzailea baloratuko da.
  • Logoan bertan "Loiolako Jai Batzordea" testua agertu behar du.
  • Kuatrikromian eginikoa izan behar du.
  • Euskarri informatikoan eta paperean aurkeztu behar da.
  • Saria: 300 euro
  • Aurkezpen epea Ekainaren 10a arte.
  • Aurkezpen lekua:
    Loiolako Kultur Etxea, Aralar Kalea z/g. 20014
    Donostia – Gipuzkoa.
  • Epaimahaia Jai Batzordeko kideak izango dira.
  • Aurkeztutako lanek ez badute espero den maila, saria banatzeke gera daiteke.
  • Logo irabazlearen jabetza Jai Batzordearen esku geratuko da.

Dudak argitzeko loiolajaiak@euskalerria.org helbidera mezu bat bidali.

Erantzun

Sartu