Teknologia albisteak

Milurteko Ebaluazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Anton Ugarte Muñoz - Oñati (david suzukiren itzulpena)
2005-05-03 : 10:05

Nazio Batuek babestutako ikerlan kementsu eta berriari buruzko kazeta kronikak ilun eta goibelak izan dira noski, baina berri txarren olde azpian itxaropen mezu bat datza.

Orain Millennium Ecosystem Assessment izen korapilotsua daraman proiektuak 95 herritako ia 1.400 aditu elkartu ditu lau urtez. Helburuak gure ekosistemen egoeraren mundu mailako inbentarioa zuzentzea, giza ekintzek ekosistemongan dituzten ondorioak neurtzea eta etorkizunerako iradokizunak ematea izan dira.

Oraindik jende askok izadia "hor kanpoan" dagoen zerbait dela uste badu ere, eta gure eguneroko bizitzan garrantziarik ez duena, naturan tinko sartuta gaude gizakiok ordea. Beraz, natur sistemen osasunak eragin sakona du gure bizi kalitatearengan. Natur sistemek gure aire eta ura garbitu, gure klima eta lurra orekatu eta oinarrizko baliabideez ornitzen gaituzte beste hainbat gauzen artean.

Ebaluazioaren arabera gaur da eguna munduko ekosistemen %60 ari garela apaltzen giza ekintzen bitartez. Besteak beste, atmosfera zikintzen duten berotegi gasak isuri, urtegietako ur geza hustu, gure baso zuhaitz eta arrainak gehiegi bildu, gure itsasoak zikindu eta atzerriko espezieak toki berrietan sartu ditugu. Ondorioz, munduko koralezko uharrien %20 galdu da, planetako erreken %40 zatitu da, eta gure klima aldatu egin da.

Zuzen edo zeharka arazo hauek gu guztiongan dute eragina. Gure osasuna, gure segurtasuna, etorkizuna antolatzeko gure ahalmena, eta baita gure askatasuna ere baldintzatzen dituzte. Natur eremuak zaintzea eta natur baliabideak gordetzea ez da aberatsen luxu bat. Sei bilioi gara orain planetan, ingurugiroa babestea ezinbestekoa da gure bizi kalitatea mantendu eta hobetu nahi badugu.

Hau egia da bereziki "hirugarren munduan" bizi direnentzat. Haien iraunbizitzea ekosistemen mende dago modu zuzenenean. Haiek etorkizun argia izan dezaten baliabideen xahuketa planetak jasan dezakeen milaraino gutxitu behar dugu geuk. Natur sistemekin orekan bizitzen ikasiz gai izango gara gizateriari bizitza asegarri bat izan dezan behar dituen gauza guztiak emateko - osasuna, askatasuna eta justizia, adibidez. Labur esanda, jasangarritasuna bilatu behar dugu.

Milurteko Ebaluazioak zerbait badiosku, aldaketez hitz egitea edo etengabean liskarrean ibiltzea nahikoa ez dela da. Dagoeneko sortu ditugu beharrezko tresnak neurri handi batean. Bada garaia erabil ditzagun.

Erantzun

Sartu