Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo dira

Sustatu
2005-04-26 11:04

Blog horiek gaztelaniazkoak izan beharko dira. Ez du oinarrietan horrelakorik jartzen, baina informazio guztia eta oinarriak bakarrik gaztelaniaz daudela eta epaimahaiko gehienek euskaraz ez dakitela kontuan hartuta, hala izango dela pentsatzen dugu.

Hiru kategoriatan emango dira sariak eta 1.000 euro jasoko ditu kategoria bakoitzeko irabazleak:

  • Gaurkotasuna (Actualidad)
  • Kirolak (Deportes)
  • Aisialdia eta zaletasunak (Ocio y Aficiones)

Maiatzaren 3an hasi eta 31ra arteko artikuluak, iruzkinak eta erantzunak hartuko dira kontuan blog&roll lehiaketan.

Epaimahaia hauek osatuko dute: Joaquín Villa, Iñigo Espinosa, Óscar Terol, Mitxel Ezquiaga, María José Cantalapiedra eta Barcepundit.

Lehenagotik Eibar.org eta goiena.net-ek egiten diharduten blog komunitateak (goiena.net/blogak eta eibar.org/blogak ez dira babestu Berrikuntzarako eta Jakintzaren gizarterako departamendutik. Hau da hau! Zein gogorra den euskalduna izatea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu