Urte bukaerarako izango da martxan .eu domeinua, hala jakinarazi du EURid erakundeak, Europako webguneen domeinuak gestionatzen dituenak. Erakunde publikoek izango dute lehentasuna .eu domeinuarekin erregistratzeko.
PriceWaterhouseCoopers enpresa arduratuko da .eu domeinuaren kudeaketaz. Erabiliko duten araua beste domeinuetan erabiltzen den berdina izango da. Hau da, lehenengo iristen denak erregistratu ahal izango du berea. Hala ere, errekurtsoak egin ahal izango dira WIPOn ( World Intelectual Property Organization ).
Baina, lehenengo, izen jakin baten gaineko eskubidea duten erakunde publikoek beraien domeinuak erregistratzeko aukera izango dute. Horretarako zabaldu dute Sunrise Period izeneko epea. Hala, Eusko Jaurlaritzak euskadi.eu erregistratzeko aukera izango du.
Europar Batasuneko webguneen domeinua da .eu. Baina, euskararen ISO estandarra ere bada "eu". Horren gainean aritu ginen duela hilabete batzuk Sustatun.
Cybereuskadi -n irakurri dugu albistea.
Erantzun
Sartu