Sustatu logoa Teknologia albisteak

Adblock: nabigatzen ari zarela publizitatea ezabatzeko

Sustatu
2005-04-28 14:04

Firefox-en luzapena da Adblock. Webgune askotan dauden pop-up gogaikarriak blokeatzeaz gain, bannerrak eta Googlen AdSense publizitatea ere blokeatzen ditu.

Firefox-en bigarren luzapenik arrakastatsuena da Adblock, 100.000 deskarga baino gehiago izan ditu dagoeneko.

Erreminta honekin, zuk aukeratzen duzu zein publizitate mota blokeatu nahi duzun: pop-up, bannerrak... Probatu ondoren, ikusiko duzu zein ezberdina den publizitatearekin edo publizitaterik gabe nabigatzea.

Adblock proiektuaren webgunean dituzu erabiltzeko jarraibideak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu