Sustatu logoa Teknologia albisteak

Orotariko Euskal Hiztegia osatu dute

Sustatu
2005-04-27 14:04

Koldo Mitxelenak 1970ean hasi zuen lana amaitu du orain Ibon Sarasolak zuzendutako zazpi laguneko lan-taldeak.

Kutsu historikoa du hiztegiak

Lehenengo, hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz eta aurreko hiztegigileek esandako guztia ere jasotzen du. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik. Hala, erabiltzaileak jakin dezake idazle handiek nola erabili duten delako hitza.

Edizio digitala prestatu nahi dute orain

Datu-basea osatzen jarraituko du orain lan-taldeak. Edizio digitala egitea nahi dute, hiritarrei kontsultak egiteko aukera eskaintzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu