OhMyNews, Hego Koreako kazeta digitalak milaka herritar erreportari bilakatu ditu. Hedabideen iraultza suposatu du webgune horrek. Hala ere, herritarrengandik jasotzen dituzten albiste asko ez dira guztiz zehatzak izaten. Egunkari digital honen sortzailea, Oh Yeon Ho, egun hauetan Espainiar Estatuan dago.
Aurten ere deitu dute munduko blog onenen sariketa, bosgarren aldiz. Atzo eman zituzten jakitera blog onenen izenak. Boing Boing aukeratu dute urteko weblog onena.
Estrella Rydman da Izar Catering enpresako arduraduna. Suediako sukaldaritza eta euskal pintxoen arteko nahastea egiten du. Hala sortu ditu bere euskal pintxo bereziak, Baskista Pintxos suedieraz.
Egunero egunero, Korrika martxan dagoen bitartean Argazki Press Agentziaren gunean korrika iruditan ikusteko modua izango da
Google berriz etorri zaigu bere ahalmena erakustera. Azken aldi honetan hiru zerbitzu interesgarri argitaratu ditu: Google Maps, Google Desktop Search programaren bertsio egonkorra eta Google News berritua.
Eusko Jaurlaritzak Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutiekin sinatu du akordioa. Hala, elizbarruti horietako artxibo historikoetan dauden jaiotza, ezkontza eta heriotza erregistroak (XVI mendetik honakoak) Interneten jarri ahal izango ditu Jaurlaritzak.
Lagun artean berba egin genuen horrelako bat antolatzeaz, eta azkenean, ba egun eta lekua ere baditu topaketak. Ez hori bakarrik: kromoa egin du Luistxo Fernandezek; Patxi traperok ereserki eder bat. Baduzu ezer hoberik egiteko hauteskude iluntzean?
HABEk argitaratu berri du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan etorkinei zuzenduriko Irudizko Hiztegia. Oinarrizko lexiko hori zazpi hizkuntzatan dago: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, berberera, arabiera eta txinera.
Atzo hasi zen Korrika Orreagan eta 20an bukatuko da Bilbon. Egun hauetan Korrikaren jarraipena egingo du Interneten Patxi Gaztelumendik, horretarako sortu baitu Korrikaren bloga. Korrika 14 honetako kontuak blogean idatziko ditu gauero.
Dagoeneko zortzigarren urtera iritsi da Igartza Saria, Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkar-ek sorturiko idazle gazteentzako beka. Julen Gabiria edo Xabier Etxeberria bezalako idazleak ezagutarazi ditu, eta bidea egiten hasitako beste batzuei bultzada eman, hala nola Unai Elorriaga, Jasore Osoro edo Fernando Morillori. Deialdi berrian parte hartu nahi duenak hemen ditu oinarriak.
Urteak dira euskaldunok erdaraz dauden dokumentuak euskaratu eta jendartearen eskura jartzen hasi ginela. 1950ean, frankismo garai ilunean, Nemesio Etxanizek mota honetako lehen liburua kaleratu zuenetik lan ezberdinak egin dira helburu honekin, eta azken lanetako bat Agiriak.net webgunea dugu.
Informatikaren eta teknologiaren nazioarteko azoka garrantzitsuenetarikoa egingo da gaurtik martxoaren 16ra bitartean, Hannoverren (Alemania). 6.300 erakusketari inguru batuko dira aurten.
Idazle gazteentzako "Igartza" bekari esker idatzi du Asel Luzarragak (Bilbo, 1971) bere bigarren liburua den hau, "Karonte", Tokion eta Bilbon kokatutako abentura bizia, bere burua kanpotik kontrolatzen duten gazte baten ingurukoa. Obraz gehiago jakiteko, egilearengana joan gara galdezka.
Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak aisialdiko heziketaren alorreko profesionalentzat lan poltsa sortu du. Aisia.net webgunearen bitartez kudeatuko da lan poltsa hori.
Badator Korrika 14, ortzegunean Orreaga herritik hasiko da aurtengo edizioa. Elurrez inguraturik dago Orreaga, ea eguraldiak laguntzen digun.
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere jardunaldiak antolatu ditu Euskal Naturista Elkarteak. "Nudismoa eta Legeria" izango da aurtengo jardunaldien gai nagusia. Jardunaldiokin jakinarazi nahi duguna da estatu espainiarrean nudismoa legala dela edozein leku publikotan. Bilbon eta Gasteizen izango dira ekitaldiak.
Gaur goizean aurkeztu da aurtengo Literatura Astea Eskoriatzan. Aurtengo gaia bidaia izango da. Lehen aldiz, gainera, Literatura Astea Arrasatera joango da egun batez. Humanitate eta Komunikazioko ikasleek, azkenik, blog bat sortu dute Literatura Astearen berri emateko.
Debagoieneko Goiena.net atarian izan dugu blog komunitatearen berri. Oraingoz, sei blogari daude, baina pixkanaka komunitatea handitzen joatea nahi dute. Joxe Aranzabal, Mikel Irizar, Leire Kortabarria, Edu Mendibil, Antonio Zabala eta Goio Arana dira Goiena.net-eko lehenengo sei blogariak.
Apirilaren 17ko hauteskunde kanpaina ez da ofiziala, baina alderdiak hasi dira honezkero lehenengo ekitaldiak eta enparauak antolatzen. Interneten ere hasi da nabaritzen, bai, hauteskundeak ate-joka datozela. Badirudi kanpaina honetan Internetek inoiz baino zeresan handiagoa izango duela, baina egia esan, hauteskundeetarako 40 egun falta direnean, sarean berri gutxi.
Google Desktop Windows erabiltzaileentzako tresna bat da, beraien PC barruan bilaketak egiteko. Orain arte beta bertsioan zegoen, eta oraingo hau da bertsio egonkorra. Betarekin Explorerrekin bisitatutako orrialdeak bakarrik bilatu zitezkeen, bertsio berriak Mozilla, Firefox eta Netscapen ere bilatzen du.