Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pirateriaren aurkako plana: Espainiako gobernuaren neurriak

Sustatu
2005-04-28 10:04

Kontzientziazio hori lortzeko, polizia zerbitzu berezia sortu du eta "top manta"-ren aurkako borroka gogortu egingo du. Hala ere, geroko lege aldaketetarako utzi dute p2p-aren aurkako neurriak hartzea.

Berehala martxan jarriko diren ekintzak

  • Delitu hauekin lotutako epaiketak azkartzeko Ministerio Fiskala, peritu judizialak eta Polizia Judizialeko kideak espezializatzea. Jabetza intelektualaren aurkako delituen tratamenduan erabiltzen diren irizpideak bateratzea.
  • Jabetza intelektualarekin lotutako delituzko jardueren gaineko polizia talde espezifiko bat sortzea.
  • Lan-talde bat sortzea, sare digitalean egon daitezkeen legez kanpoko edukiak antzeman eta erretiratzeko. Era berean, jabetza intelektualerako eskubideak urratzen dituenaren identitatea zehazteko.
  • Kultura Ministerioaren eta Herrien eta Probintzien Espainiar Federazioaren artean elkarlanerako hitzarmena sinatzea, Espainian dagoen pirateriaren mapa egiteko.

Gobernuak hartuko dituen bost neurriak

  • Prebentzio neurriak. Arazoa zenbaterainokoa den zehaztu eta hiritarrek legez kanpoko produktu horiek zergatik onartzen dituzten edo kontsumitzen dituzten jakin.
  • Sentsibilizazioa. Jabetza intelektualaren balioa eta zentzua azalduko digute kanpainen bidez.
  • Araudiak. Orain dagoen araudia aztertuko da, legez kanpoko ekintza horien aurrean dituzten hutsuneak ikusteko.
  • Formazioa. Estatuko segurtasun indarrak, autonomietakoak, lokalak, epaileak eta fiskaltzako kideak heziko dituzte eskubide horiek errespetatzen diren edo ez zaintzeko.
  • Lankidetza neurriak. Sektoreen arteko batzordea osatuko dute.

Eroski fundazioaren Consumer aldizkarian argitaratu dute planaren gaineko erreportajea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu