Datorren asteazkenerako, hilak 27rako, Lehen edo Bigarren Hezkuntzan diharduten irakasleentzako batzarra deituta dago Leioako Berritzeguneko egoitzan "Software Librea Hezkuntzan" gaiari eusteko. Lehenengo bilera honetan gai honekiko dagoen giroa ezagutu, irakasleen arteko harremanak bultzatu eta ekimenaren bat martxan jarri nahi da.
Hauxe da deialdirako erabili den gutuna:
Lankide estimatuak:
Edozein arrazoi dela medio Software librea (Linux sistema eragilea, GNU proiektua, Windows-erako ere) interesgune dugun irakasleok biltzeko batzar bat egiteko asmo zintzoa dugu.
Hezkuntz komunitateko ikasleak hezitzeko Software librean oinarritutako sistemek eta aplikazioek berebiziko garrantzia eta egokitasuna dutelakoan gaude. Bai filosofia aldetik, informazioa eta ezagutza libreki banatzeko era eta askatasun akademikoarekin bat datozelako, zein posibilate teknikoengatik, lokalizaziorako eta sistema egonkorrak, fidagarriak eta seguruak ezartzeko baliagarriak baitira.
Helburuen artean :
Horri ekiteko proposamen batzuk:
Gogoa eta interesa baduzu, gaiordena finkatzeko edota iradokizunak plazaratzeko kontaktuan jarri gaitezke modu hauetan:
+Mezu bat bidaliz helbide honetara b08ikt@berrikuntza.net (Angel).
+Deialdi honetarako propio sortuko den foroan parte hartuz www.elkarrekin.org/web/slh
Zure intereseko gaiak
Koordinaziorako proposamenak
Antzeko esperientzien berriak
Erabili daitezkeen materialak
Ekimen posibleak
...
Aipatu helbidean www.elkarrekin.org/web/slh inskripzioa egiteko aukera duzue.
SOFTWARE LIBREA HEZKUNTZAN --- IRAKASLEEN BATZARRA
Data: 2005eko apirilaren 27an.
Ordua: arratsaldeko 5etan.
Lekua: Leioako Berritzegunea (4. solairua)
K/Langileria 106 Lamiako (Leioa) metro geltokiaren pare parean.
Erantzun
Sartu