Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nola du izena kantu honek?

Gari Araolaza - CS
2005-04-29 11:04

Lanean ari garela beti irratia martxan daukagu. Hizketaldi askorik ez dugu behar, ez despistatzeko. Horregatik gehienetan EITB Irratia izaten dugu jarrita. Batzutan Radio 3 ere, eta aitortuko dut... batzutan, oso gutxitan, KISS FM

Errepertorioa zabala bada ere, asko errepikatzen dira abestiak. Zenbaitek aspertuta gaituzte, baina aguantatzen dugu. Aukera ez da txarra, nahikoa eklektikoa, eta denon gustoa egitea ere ez da erraza.

Baina EITB Irratiak daukan feature polita da hurrengo zer datorren eta aurrekoa zein zen jakiteko aukera. HEMEN daukazue informazio hori, minutuz-minutu eguneratuta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu