Oroimena berreskuratzeko Bloga
2005-06-16 11:06
Galdakaon egiten ari diren prozesuaren ispilu bat da Oroimena josi-eta-josi bloga.
Gerra zibilaren erdian, hegazkin alemaniar batek bonba bat jaurti zuen, Tximelarreko errefugioaren ahoan. 1937. urtean Apirilaren 9an hainbat emakume eta ume hil ziren, bonba horren ondorioz. Orduko egunkarietan ikusi eta irakurri daiteke horren berri. Baina jendearen gogoan "grabatuta" gelditu dena, zenbait testigantza jasotzen joateko asmoa dute galdakotar blogari hauek! Hala bedi!
Erantzunak kargatzen...