Bertsolaritza, 80ko hamarkadatik indarra hartzen joan den heinean, esparru ezberdinetara ere zabaltzen joan da. Akademikoki lehen poesiaren atal bat baino ez zena, orain "ahozkotasuna" kontzeptuaren osotasuna hartuz agertzen zaigu. Ikuspegia, begirada, aldatzen ari da.
Bertsolaritzara hurbiltzeko begirada horren inguruan antolatu da aurten ikastaroa Iruñean, UEUren 33. Udako Ikastaroen barne.
Ahozkotasunaren kontzeptu zabal horren arabera neurtuko dituzte aurten Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bertsolariak. Mikel Aizpurua izango da epaileetariko bat, eta aldaketak izan dituen arautegi berri baten azalpenak ekarriko dizkigu. Azken urteetan beala Karlos Aizpuruak bere eritziak eta kritikak plazaratuko dizkigu egunkarietan eta irratietan.
Andoni Egaña da txapelduna, eta bere orain arteko ibilbidea kontatzera etorriko zaigu. Berak ere parte hartu du Kike Amonarrizek aurkeztuko dituen hizkuntz kalitateari buruzko ikerketan. Ikuspegi berri hauekin ari gara berridazten Bertsolaritzaren historia ere. Xabier Paiak hiru eguneko tailer txiki batean horren nondik norakoaren zertzelada batzuk azalduko dizkigu. Bi adibide ere baditugu: Karlistedetako bertsoak aztertuko ditu Jurgi Kintana historialariak eta aurkitu berri diren Perez Lazarragaren koplak Txetxu Pardo Irakasleak.
Ikastaroa bertso-eskoletako irakasleak, ahizkotasunean interesa duten irakasleak eta, orohar, edozein bertsozaleri zuzenduta dago.
Iruñean, uztailaren 19tik 21era emango da. Matrikula eta informazio gehiago: www.ueu.org edo 943821426 telefonoan.
Erantzun
Sartu