Sustatu logoa Teknologia albisteak

Interneteko euskarazko proiektuetarako, laguntza gutxiago beharbada

Sustatu
2005-06-10 10:06

Ekainaren 3an, irten zen EHAAn hedabideentzako deialdia. Multzoka, era honetara definitzen dira alorrak, eta alor bakoitzerako zehaztu den aurrekontu osoa:

  • A multzoa: euskara hutsezko eguneroko prentsa. (1.7 milioi euro)
  • B multzoa: euskara hutsez zabaltzen diren aldizkariak. (1.58 milioi euro)
  • C multzoa: emititu ahal izateko beharrezkoak diren baimenen jabe izanik, partez edo osoz, euskaraz ari diren irratiak. (280.000 euro)
  • D multzoa: partez edo osoz, euskaraz ari diren telebistak. (150.000 euro)
  • E multzoa: Internet bidezko euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak.(90.000 euro)

Laguntza hauen epea uztailaren 4a artekoa da.

Aldiz, euskara eta teknologia berrientzako laguntza espezifikoen dirulaguntza deialdirik ez da argitaratu orain arte, eta zurrumurrua zabaldu da ez dela halakorik izango aurten. Deialdi honek, 2003 eta 2004ko aurrekontuetan (klikatu deialdi haiek ikusteko), 900.000 euro banatu zituen urte bakoitzean. Banaketa alorrez alor honela aurreikusi zen:

  1. Euskararen ondarearen informazioa digitalizatu eta zabaltzeko egitasmoak: (90.000,00 euro).
  2. Aisialdirako ekoizkinak: euskarazko CD-Romak, bideo-jokoak, ordenagailu bidezko jokoak… (135.000,00 euro).
  3. Internet-en bidez euskarazko zerbitzuak, baliabideak eta produktuak eta edukiak gizartera zabaltzeko egitasmoak: (225.000,00 euro).
  4. Hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko proiektuak: (225.000,00 euro).
  5. Softwarea euskarara lokalizatzea edota euskaraz sortzea: (225.000,00 euro).

Iaz, laguntza hauetara aurkeztu zen Sustatu eta 4. alor horretan, 10.110 euro lortu zituen. Banaketa osoa nola egin zen EHAAn kontsulta daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu