Sustatu logoa Teknologia albisteak

18 zentimetroko argazki digitala

Josu Azpillaga - -
2005-06-08 10:06

Berria egunkariko "Tartea" gehigarriak udako argazki lehiaketa antolatu du, sari polit askoekin. Lehiaketako baldintzetako batek hauxe dio, hitzez hitz: Argazki digitalek, gutxienez, ezaugarri hauek izan behar dituzte: 18 zentimetroko zabalera eta 250eko bereizmena. Ostras! Parte har ote dezaket nire 3 megapixeletako kamerarekin?

Bistan da, arauak paperarekin pentsatuz egin dira. Argazki digitalak nola neurtu daitezke, bestela, zentimetrotan? Eta zer ote bereizmena?

Nik kamerako argazkiak zuzenean ordenagailura pasatzen ditut. Ez dute bereizmenik, megapixel kopurua ez bada. Ez dakit zenbat zentimetro neurtzen dituzten. Dakidan bakarra da, 3 megapixeletako kamera dudala eta tamaina horretako argazkiak ateratzeko konfiguratuta dudala normalean, nahiz eta batzutan megapixel bakarrekoak ere ateratzen ditudan.

Eta, halere, suposizio eta interpretazio batzuk egin ondoren, jakin dezaket nire kamerarekin parte hartu dezakedan.

Bereizmena esaten dutenean, seguruenez, 250 pixel/hazbete esan nahiko dute, Photoshop eta holako programek ematen duten kontzeptua baita hori ("abizenik gabe", unitaterik gabe ematean, ordea, suposatzera behartzen gaituzte, "argazki digitalek 18ko zabalera izan behar dute" esan balute zentimetroak suposatzera behartuko gintuzten neurri berean). Baina, tira, ia seguru 250 pixel/hazbete kontzeptuari buruz ari direla. Demagun hala dela.

Hazbete bat 2,54 zentimetro dira. Beraz, 250eko bereizmena: 250 pixel/hazbete/2,54 zm/hazbete = 98,425 pixel/zm.

Guk 18 zentimetrotako zabalera behar dugunez, 18*98,425 = 1771,65 pixeletako zabalera behar dugu. Borobilduz, 1800 pixeletako zabalera.

Argazkiak, 2/3 proportzioan ateratzen dituzte kamera digitalek. Alegia, 3 pixel zabal eta 2 pixel altu. Proportzio horretan. Beraz, zenbat pixel altu izango da gure 18 zentimetrotako argazki hori? Segun, argazkia horizontala edo bertikala den, ez?

Suposa dezagun, argazki horizontala bidali behar dugula. Beraz, 1800/1,5 = 1200 pixel behar ditut alturan. Orain pixel kopuru totala jakitea besterik ez zaigu falta: 1800*1200=2160000 pixel guztira.

Megapixel bat 1048576 pixel denez (1024*1024), 2160000/1048576 = 2,05 megapixel. Tamaina horretako argazkia behar dut.

Bien, badakit: argazki horizontal bat bidali dezaket nire kamerarekin.

Argazkia bertikala bada, ordea, 18 zentimetrotako zabalerarekin, 1800x1,5x1800/1048576 = 4,63 megapixel behar ditut. Ez, ezin dut. Kamera eskasegia daukat horretarako.

Bertikal bat badaukat, ordea, paperean elegantea (ez da aurtengoa, baina tira, tranpa egingo dut)... Balioko ote dit tamainuan? Ea zer jartzen duten arauetan haiei buruz.

Aiba, ezer ez.

Sikiera pixel kopurua eman balidate, beste kalkulo batzuk eginez gozatzeko...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu