Teknologia albisteak

Kontrapaseko ehizagatik, Gipuzkoako Foru Aldundia errudun

Erabiltzailearen aurpegia
Kutraila
2005-06-09 : 14:06

Luxemburgeko Auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundia kondenatu berri du, gaur bertan kaleratutako epai baten bidez, urtetan pagausoak kontrapasean ehizatzea baimentzeagatik.

Hegaztiei buruzko Europako Arteztarauak dio, besteak beste, ezin izango dela hegaztirik ehizatu beren ugalguneetara itzultzen ari direlarik; kontrapasean, alegia. Dena dela, zenbait salbuespen-kasu ere aurreikusten ditu, beti ere beste irtenbide egokirik ez baldin badago.

Aldundiak, ordea, urtero baimendu du pagausoak kontrapasean ehizatzea horietako salbuespen-kasu jakinetatik bat bera ere betetzen ez zelarik. Hala ulertu du behintzat, euskal ornitologo eta kontserbazionistekin bat eginez, Luxemburgeko Auzitegiak. Bereziki azpimarratzen du, jurisprudentzia harira ekarriz, arteztarauan ‘irtenbidea’ aipatzen baldin bada, aurretik ‘arazo’ bat dagoelako dela, eta, ehizaldia ehiztariek nahi luketena baino laburragoa izatea ez dela ‘arazo’.

Epaiaren testua osorik irakurtzeko.

Erantzun

Sartu