Tourrean txirrindularien emaitzak asmatzen kiniela edo porra egiteko zerbitzu euskalduna jaio da Interneten, Tropela.
Tropela Elkarteak euskara, teknologia eta txirrindularitza ardatz harturik, Tropela.net webgunea jarri du abian. Bertan Frantziako Itzuliari dagokion lehiaketa antolatu da internet plataformaren gainean eta euskara hutsean izango dena. Doakoa da parte hartzea eta sariak daude, tartean Mediterrainora bidaia bat. Egunero ere izango dira, etapako garaileentzat. Babesleak ditu webguneak, horien artean bidaia agentziak batzuk, ESAIT elkartea eta Hitza egunkaria.
Izen-ematea irekita dago, eta parte-hartzeko arauak irakurtzea duzue onena.
Kiniela egiteko epea Tourra hasten den egun eta ordu berean amaituko da: uztailaren 2an, larunbata, lehen txirrindularia irteten den orduan (15:40).
Urola Kostako Hitzak argitaratu duenez, Oihan Odriozola eta Eneko Illarramendi zarauztarrak eta Egoitz Lizaso zumaiarra dira Tropela.net-en sortzaileak.
Erantzun
Sartu