Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskal Gizartearen Egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 2005ean ere.
Euskal Gizartearen Egoera ikerketa saria abian da hamargarrenez
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 1996tik aurrera urtero egin duen bezala. Sariaren helburua kalitatea, zuzentasun tekniko-zientifikoa, planteamenduen nahiz metodologiaren originaltasuna eta beren ikerketa alorretan berrikuntza dakarten ikerketak bultzatzea da. Lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte 35 urtetik beherako goi-mailako tituludunek, banaka edo taldeka. Aurkeztuko diren ikerketa lanek argitaratugabeak izan beharko dute eta aurreko bi urteetan eginak.
Lanak aurkezteko epea irailaren 26ra artekoa izango da. Irabazleak 7500 euro jasoko ditu eta epaimahaiak akzesita ematea erabakitzen badu, haren egileak 1800 euro jasoko ditu. Gainera, bai lan saritua bai akzesita jasotako lana ere Lehendakaritzak argitaratuko ditu.
Iazko saria Imanol Pradalesek jaso zuen Estructura social del empleo en la CAPV. Transformación del trabajo y zonas de empleo lanagatik eta akzesita Aitor Aritzetarentzat izan zen ¿Sirven los grupos de trabajo autónomos para cambiar las organizaciones? Potencialidades y dificultades en el contexto cooperativo lanagatik. Aurreko urteetako lan sarituek emakumeen kontrako tratu txarrak, jubilazio prozesu berriak, giza egintza eta aldaketa soziala, laguntza sozialen jasotzaileak edo euskal eskola bezalako gai desberdinak jorratu dituzte.
Informazio gehiago nahi duenak www1.euskadi.net/estudios_sociologicos webgunera jo dezake, edo 945 018063 telefonora deitu.
Erantzun
Sartu