HIZTEK graduondokoaren ekaineko hitzaldia Donostian izango da, ekainaren 10ean.
John Carroll Sussex eko unibertsitatean diharduen ikerlari bikaina dugu. Bere ikerketa gaiak hauek dira: Lengoaia naturalaren analisi sintaktiko praktikoa (gehienbat desanbiguazioa eta eraginkortasuna), lexikoaren erauzketa, eskala handiko gramatika eta lexikoien garapena, testuaren sorkuntza automatikoa adierazpen semantikoetatik eta lengoaia naturalaren prozesamenduaren aplikazioa mundu errealeko lanetara.
Hitzaldiaren gaia oraingo honetan "Sentimenduen analisi automatikoa" izango da.
Dokumentu batek sentimendu positiboa edo negatiboa adierazten duen, zehaztasun handiz, asma dezakeen sitema batek erabilera asko izan dezake: adibidez marka edo enpresen irudia zaintzeko, inbertsioen analisian, produktuen merkaturatzean, edo kontsumitzaileen ikerketan. Hitzaldi honetan mota honetako sistema bat egiteko baliagarria izango den ikerketa aurkeztuko dut. Sistemak hizkuntzalaritza konputazionala eta ikasketa automatikoa erabiliko ditu dokumentuak adierazten duten sentimenduaren arabera sailkatzeko.
HIZLARIA: JOHN CARROLL
GAIA: SENTIMENDUEN ANALISI AUTOMATIKOA
LEKUA: GRADU ARETOA, INFORMATIKA FAKULTATEA, DONOSTIA
ORDUA: 15:30-16:30
Informazio gehiago: Ainhoa Latatu
Hitzaldia zein hizkuntzatan izango da? ingelesez, euskaraz, espainolez, ...
eskerrik asko