WordPress blogak egiteko softwarearen euskarazko lokalizazioa prest dago. @Euskadi buletinak aste honetan argitaratu du hiru lagunen artean egin dutela.
Debekuaren atzean Aaiunen gertatzen ari denaren berri ematea galeraztea dago, BERRIAko zuzendaritzaren ustez.
Alessandro Baricco-k idatzitako "Zeta" eleberriaren antzerkirako bertsioa prestatu dute Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak, eta, azken horrek zuzendurik, oholtzara eraman du Hika taldeak. Atzo egin zuten estreinaldia Donostiako Antzoki Zaharrean, eta asteburu osoan izango da ikusteko aukera.
Kronikatxo moduko honetan, Sustaturako esklusiban, Bartzelonan maiatzaren 26, 27 eta 28an zehar burutu den pop musikaren jaialdiaren berri ematen dugu (nolabait); kronika hau, zer esanik ez, partziala eta osatugabea izango da, baina festibalari buruzko ideia bat hartzeko balioko dizuela espero dugu. Agian hau irakurtzen duen norbait bertan ibili bazen osatu nahi izango du...
Kixote, Santxo. Beraien urtea da hau, aurtengoa. Eta hora ari dira paperezko egunkariak betetzen, telebistetako minutu garestiak irakurleekin asetzen... eta euskaraz ere asko idatzi eta irakurri dugu On Kixote liburuaz. Ahaztu egin zaigu ordea, 8 kapitulu euskaratu zituela Gabriel Arestik. Ahaztuko zaigun bezala Aresti, laister.
Datorren ekainaren 19an izango da Arabako ikastolen eta euskararen aldeko festa, Araba Euskaraz. Aurtengo ekitaldia Amurrion izango da eta Aresketa ikastolak antolatuko du. Atzo aurkeztu zuten aurtengo abestia, eta beraien webgunean dago entzungai, beste informazio mordoaz gainera.
Vocento taldeak euskaraz Interneten egindako webguneen berri ekarri du, bere azken bi aleetan, Euskararen Berripaperak, Eusko Jaurlaritzako HPS-k banatzen duen hilabetekariak. Hilda dauden proiektuak, informazio freskoz osatuak baleude bezala aurkezten ditu Berripaperak.
Gipuzkoako blogosfera non dagoen ez zekien Gipuzkoako Foru Aldundiak... Googlek bai ordea, eta blogista euskaldunek Eibar.org eta Goiena.net-etik egindako protestak izan du eragina. Google-ren bidez jakingo ahal dute Diputazioaren Jauregian!
Gaurtik aurrera, info@sustatu.com helbidea ez da funtzionala. Era honetako e-posta helbide publikoak spam biltzaileak bihurtu dira, eta hortaz, ezabatzea erabaki dugu. Kontaktatzeko, erabili kontaktu-orria
Euskaraz lan egin nahi duten profesionalen artean hainbat proiektu eta hainbat ideia trukatzeko bloga.
Legegintzaldi berri honetan hizkuntza-politikak lehentasunekoa izan behar duela uste du Kontseiluak. Alderdiek erantzukizunez joka dezaten eta normalizazioari beharrezko bultzada eman diezaioten dei egiten dugu, adierazi du Kontseiluko Lehendakariak, Joanmari Larrartek.
Scintillan oinarrituriko testu editorea orain euskaraz dago eskuragarri 3ARRANO.com webgunean.
Juan San Martin euskaltzain eta idazle eibartarra gaur goizaldean hil da. Lan oparoko idazlea, euskalari eta ikerlari ezaguna, euskaltzain osoa 1964tik, eta EAEko lehen Ararteko izandakoa.
Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DV-rekin ezkondu zen. Historia faltseatzera ere heldu da, gainera.
Augustin Zubikarai Ondarroako nobela laburren saria irabazi du Julian Peñak (Bilbo, 1964) Apologia deritzan obrarekin. Nihilista, ganberroa, umoretsua, kritikoa modu askotara definitu daiteke eleberri hau. Anbiguotasun bera erakusten du egileak ere, zientzia-fikzioa maite duen latin-irakasleak, matxinadaren eta etsipenaren artean.
Bi ekintzaile euskaldunek sare sozialen eta blogen sorkuntza eta kudeaketara Interneten dedikatzen den estatuko lehen enpresa jarri dute martxan Barakaldon, Cedemi eraikinan. Tresna hauek elkarlana, baita ezagutza sorrera eta transmisioa ere errazten dituzte urrutiko lantokietan dauden pertsonen artean; horregatik, software soziala
izenaz ezagutzen dira.
EAEko entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara-planak garatzeko edota koordinazio-jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2005eko maiatzaren 25eko Agindua ekainaren 3an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aginduaren izenburuan bertan irakur daitekeenez aurtengo deialdiak baditu zenbait berrikuntza.
CONSUMER.es EROSKI-ko ikerketa baten arabera, Yahoo! eta Gmail gainerakoek baino ahalmen askoz handiagoa eskaintzen dute, erdiek baino gehiagok birusak hartzen eta igortzen uzten dute, antispam kontrola asko hobe daiteke, erantsitako fitxategia duten mezuen %20 ez da helburura iristen eta bakar bat ere ez dago prestatuta minusbaliatuek erabiltzeko
Kontseiluak proposatutako Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa sinatu zuten erakunde politikoek eta sindikalek euskarak irakaskuntzan duen garrantziari buruzko idatzi bat zabaldu nahi dute, Bilboko Bertendona ikastetxean itxialdian dauden bitarteko ikasleen jarreraz hausnarketa egin nahian.
IKA-k babesle kanpaina hau jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Nafarroako Gobernuak euskaltegi eta gau eskolei diru laguntzetan egindako murriztapenei aurre egitea du helburu, Nafarroako Gobernuak ikasleko kendu diena eskuratuz.