Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hostaliak %70an handitu zuen bere fakturazioa 2004 urtean zehar

Noelia Bilbao
2005-06-13 09:06
Dudarik gabe emaitza hauek eragina izan dute Bilboko Udaletxeak Bizkaiko hiriburuan sortutako etorkizun eta hazkunde handien duen enpresa bezala saritzeko Hostalia. Sari hau, "Pisando fuerte" izenekoa, Marcos Murok, Lan Ekintzako zuzendari nagusia, eta Ricardo Barkalak, Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotzia, eman zuten duela egun batzuk "Bilbao Emprende" jardunaldien inguruan.

Hostalia Interneteko domeinu gehien ostatatzen duen euskal enpresa da eta zazpigarrena estatu mailan, Webhosting.info aldizkari estatubatuarrak hilero argitaratzen duen ranking-aren arabera. Ostatatutako domeinu-kopuruaren datua konpainia batek kudeatzen duen web-bolumenarenarekin oso lotuta dago. Bere 13.000 baino gehiagoko domeinu internazionalekin, Hostaliak Ya.com (Deutsche Telekom talde alemaniarrekoa), Comunitel, Euskaltel edo Wanadoo bezalako enpresak goititzen ditu.

Hostaliaren izugarrizko hazkundea, Eneko Knörr eta Gorka Valencia gazte ekintzaileek orain dela ia hiru urte sortutako enpresa, bere apostu komertzial agresiboari Espainia osoan eta bere prezio lehiakorrei zor zaie. "Beste ohiko hornitzaileek ez dute izan eraginik bere bezeroentzat konektibitatearen prezioen jaitsieran eta azken urteetan erregistratu den biltegiratzean", azaltzen du Eneko Knörr-ek, zuzendari nagusia.

http://www.webhosting.info/webhosts/tophosts/Country/ES

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu