Azaroak 29tik abenduak 1ra Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua burutuko da. Kongresu honen gaia Garapen Iraunkorra da. Hiru egunetan Euskal Herriko gizarte, ekonomia, ingurumen, berrikuntza eta teknologia eta administrazio publikoetako ordezkariak, arituko dira erantzunen bila.
Komunikazioak aurkezteko gonbidapena luzatzen dizuegu!
Garapen Iraunkorra jadanik Euskal Herriko etorkizunerako lehentasun handieneko faktorea da. Eusko Ikaskuntzak herritarren, alor sozioekonomikoaren eta erakundeen inplikazio ahalik eta zabalena bildu nahi du garrantzi handiko prozesu honetan.
Kongresua hiru jardunalditan egin izango da:
Kongresuan komunikazio askeak aurkezteko epea ireki da. Komunikazioen inguruko informazioa (gaiak, arauak, datak...) honoko Webgunean aurki daiteke
Kongresuaren informazio gehiago helbide honetan
Erantzun
Sartu