
Eusko Jaurlaritzak Aditu izeneko sustapen-programa aurkeztu du gaur Miramongo parke teknologikoan, Donostian. Euskarazko ahotsa ezagutzeko eta sintesia egiteko motoreen aplikazioen garapena egin du Scansoft enpresak, eta, lan hori aurreratua dagoenez, haren hedapena sustatzeko programa da Aditu delakoa, hemendik aurrera bideratuko dutena.
Kopyleft 2005 Jardunaldiak, ekainaren 24, 25 eta 26an izango dira Donostian, Artelekun. Sormena elkarbanatzen defendatzen da! Horixe da jardunaldien lema. Creative Commons lizentzien euskaratzearen gaia ere tratatuko da jardunaldietan.
Un ingles vino a Bilbao? Hobe hemengo jaun txit buruargiorojakileek errespetu pixkat erakutsiko balute. Aspaldiko euskarazko itzulpen negargarriena ikusi nahi? Bilbao Urban Circuit lasterketaren antolakuntzak banatu duen hau ikus ezazue...
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua hamaika alderdi politiko eta sindikalekin aurrera doa euskararekiko konpromisoaren bidetik, oraingoan konpromiso zehatzak hartuz. Kontseilua Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitiko-aren sinatzaileekin agertu da hitzarmenaren balantzea egiteko.
Urtero legez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak jarri dituzte abian. Dibulgazio-artikuluen sailean, hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan; bestalde, dibulgazio-liburu bat idazteko 4.500 -ko beka ere emango da.
Tourrean txirrindularien emaitzak asmatzen kiniela edo porra egiteko zerbitzu euskalduna jaio da Interneten, Tropela.
Datorren Larunbatean, hilak 18, Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko XVII. Bertsolari Txapelketaren finala. Urtero bezala, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatu du txapelketa eta bertan bi mailatan banatuta ariko dira Euskal Herri osoko bertsolari gaztetxo eta gazteak.
Ogasuneko eraikinetik 500 bat metrora, Benta Berri inguruan, dauden Foru Aldundiaren beste bulego batzuetatik argazi batzuk helarazi dizkigute. Eraikin inteligentea ez da ikusten, baina zerurantz doan ke zutabe hori ikusgarria da.
Hostaliak, Interneten domeinu-kudeaketan liderra den euskal enpresak, 925.000 euro fakturatu zituen iaz, 2003an baino %70 bat gehiago. Konpainiak bere irabaziak ere gehitu zituen 78.000 eurotako emaitza positiboak lortu arte (141.000 eurotako ebitda), zifra errekorra hiru urte egin berri dituen enpresa batentzat. Ekitaldi honetan konpainiak 1,5 milioi eurotako fakturazio bat lortzea espero du, web-ostatuaren (hosting) eta domeinu-kudeaketaren bidez esklusiboki.
Joan den astean irten zen EHAA buletin ofizialean euskarazko hedabideentzako dirulaguntzen deialdia. Deialdi horren barruan, Interneteko agerkarien alor bat dago, 90.000 euroko atalarekin. Aldi berean, zurrumurrua dago euskara eta teknologia berrien alorrerako aurten ez dela deialdirik irtengo Kultura Sailetik. Deialdi horrek 900.000 euroko kopurua izan du azken bi urteetan, eta Interneteko esparru zehatzean, 225.000 euro izan zituen. Bigarren deialdi hau irteten ez bada, agerkari elektronikoentzako murrizketa nabarmena izango da Jaurlaritzaren dirulaguntzetan.
Luxemburgeko Auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundia kondenatu berri du, gaur bertan kaleratutako epai baten bidez, urtetan pagausoak kontrapasean ehizatzea baimentzeagatik.
Ospakizun ekintzak, nagusiki, informazioa eta analisia lantzen duen astekariaren ildoari jarraiki antolatu dira. Gainera, internetera egokituta, SAREKO ARGIAn bere erreflexua izango du guztiak.
HIZTEK graduondokoaren ekaineko hitzaldia Donostian izango da, ekainaren 10ean.
Azaroak 29tik abenduak 1ra Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua burutuko da. Kongresu honen gaia Garapen Iraunkorra da. Hiru egunetan Euskal Herriko gizarte, ekonomia, ingurumen, berrikuntza eta teknologia eta administrazio publikoetako ordezkariak, arituko dira erantzunen bila.
Komunikazioak aurkezteko gonbidapena luzatzen dizuegu!
Berria egunkariko "Tartea" gehigarriak udako argazki lehiaketa antolatu du, sari polit askoekin. Lehiaketako baldintzetako batek hauxe dio, hitzez hitz: Argazki digitalek, gutxienez, ezaugarri hauek izan behar dituzte: 18 zentimetroko zabalera eta 250eko bereizmena. Ostras! Parte har ote dezaket nire 3 megapixeletako kamerarekin?
Bertsolaritza, 80ko hamarkadatik indarra hartzen joan den heinean, esparru ezberdinetara ere zabaltzen joan da. Akademikoki lehen poesiaren atal bat baino ez zena, orain "ahozkotasuna" kontzeptuaren osotasuna hartuz agertzen zaigu. Ikuspegia, begirada, aldatzen ari da.
Elhuyar Aholkularitzak bultzatuta, CIRAC sareko 40 bat kide elkartu dira Zeraingo Aritzi erdi etxean, ekainaren 6tik 10era bitartean, Reflect-Ekintza izeneko ikuspegiarekin lan egiten dutenak guztiak ere. Asia, Hego Amerika, Afrika eta Europako 24 herrialdetatik hainbat ordezkari etorri dira, 5-6 egunez esperientziak trukatzeko eta CIRAC (Círculo Internacional Reflect-Acción y Comunicación) sarearen beraren ildoak zehazteko. Aurtengoa V. topaketa da, txandaka kontinentez aldatzen da eta aurrekoak Erresuma Batuan, Hegoafrikan, Brasilen eta Bangladeshen egin ziren.
Steve Jobsek berak iragarri duenez, Applek IBMren PowerPC prozesagailuak alde batera utzi eta Intelekin egingo du lan aurrerantzean. Intel prozesagailudun lehenengo Macintoshak 2006ko ekaina aldera kaleratuko omen dira.
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskal Gizartearen Egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 2005ean ere.
Iruñeko Udalak hartutako erabakia guztiz desegokitzat jotzen dugu, euskararen normalizazioaren kontrako norabidean doan aldaketa da, adierazi du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñeko udaletxean Euskararen Ordenantza aldatzeko erabakia kritikatu du.