Teknologia albisteak

Udalbide elkartearen laguntzak proiektuetarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-06-20 : 14:06

Udalbide elkarteak deialdia du irekita hilabete amaierara arte, Euskal Herriarekin zerikusia duten proiektuei laguntzetara aurkezteko. Erakunde publiko zein pribatuekin hitzarmenak sinatuko ditu Udalbidek, proiektuok onartuz gero.

Udalbide.net webgunean diotenez, deialdi honen xedea da UDALBIDE Elkarlan Elkartea eta edozein erakunde publiko zein pribaturen arteko hitzarmen sinaduraren baldintzak, UDALBIDE Elkarlan Elkartearen Egitasmo Nagusian adierazten diren helburuak aurrera eraman ahal izateko.

ONURADUNAK: Indarrean dagoen legediaren arabera eraturiko eta dagokion erroldan inskribaturiko pertsona fisikoa zein juridikoa.

BALDINTZAK: UDALBIDE Elkarlan Elkartearen ekarpenaren kopurua bateragarria da beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, beti ere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Hitzartuta izanen diren ekintza orotan, UDALBIDE Elkarlan Elkartearen aipamena agertuko da, adostuta egonen den modura.

PROZEDURA: Hitzarmenak, eta atxikututako dirulaguntzak, ondoko irizpideen arabera esleituko dira:

  • UDALBIDE Elkarlan Elkartearen Proiektu Markoren helburuekiko lotura.
  • Jarduerak dagokion lur-eremuan izan dezakeen eragina.
  • Jardueraren berezitasuna.
  • Eskatzailearen esperientzia eta bermea.
  • Autofinantzaketa maila.

Zein proiektu aurkeztu daitezkeen jakiteko, beraz, Udalbideren helburuei erreparatu behar. Proiektu Markoaren helburuen bila, ez dugu izendapen zehatz hori duen informazioa aurkitu webgunean, baina bai hurbilpen batzuk.

Batetik, bere burua honela definitzen du Udalbidek:

  • Euskal Herriko herrialde guztietako erakunde eta udal euskaltzaleen elkartasun fondoa, euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna babestu, garatu eta bultzatzeko den

Bestetik, elkartearen helburuen deskribapena aurkitu dugu erdaraz (euskarazko bertsioan ez dirudi orri hau itzulita dagoenik).

Eta Elkartearen jarduketa ildo nagusiak ere izango daitezke abiapuntu bat:

  • Euskara euskal lurralde guztietan babestu, gorde eta sustatzea.
  • Euskal nortasuna eta kultura bere lurralde guztietan gorde eta sustatzea.
  • Lurraldeen arteko harremana eta lankidetza sustatzea. Euskal lurraldeetako erakundeen eta herritarren arteko harremanak sustatzea.
  • Euskal Herria lurralde bakar baten gisa ikustera bideratutako ekimenak sustatzea.

Epea ekainaren 30a arte dago. Webgunean informazio gehiago eta baita eskabideak bertatik aurkezteko aukera.

EAJ eta EAko hautetsien Udalbiltzaren baitatik sortutako elkartea da Udalbide.

Erantzun

Sartu