Subaru auto etxeak Race to the Tour promozioa jarri du martxan. Idatz ezazu blog bat txirrindularitzaz, eta tourrean akreditazioarekin blogari postua emango dizute (lasterketatik lan egitea, beraz, saria izango da).
Oraindik ba omen dago epea, ekainaren 13an hasi zen arren lehiaketa. Ikusi gehiago hemen. Arauetan ez du jartzen ingelesez izan behar duenik, baina jakintzat eman daiteke.
Txirrindularitzako blog euskaldunik ez dugu ezagutzen, baina aditu ezagun batek, Xabier Usabiagak, badu blog ireki berria
Gaztelaniaz, itxura profesionaleko txirrindularitza blogak badaude, bereziki Juan Mari Guajardorena eta La Vanguardia egunkariko kazetari berezituarena, Xavier G. Luqueren XGLBlog.
Ingelesezko eta frantsesezko adibide parea aipatzeagatik, Cyclisme Roltiss nahiko osoa frantsesez, eta ingelesezko ezagunena munduan, TDFBlog, Tour De France Blog.
Euskaraz, hori bai, webgune ireki berri bat kiniela egiteko Tourraren inguruan, duela egun batzuk iragarri genuena: Tropela.net
Erantzun
Sartu