Ibermatican zaude, euskararen alde
2005-06-21 08:06
Gipuzkoako informatika enpresa handienak, Ibermaticak, gaztelania hutsez du webgunea. Baina azpiegitura Zope/Plone sistemara aldatu dutenetik, zirrikitu euskaldun bat utzi dute: nabigatzailean euskara lehenetsita baduzu, eta helbide oker bat eskatzen badiozu makinari, Ploneren garai bateko halamoduzko euskal aurpegia azalduko zaizu, bere itzulpen heterodoxoekin: breadcrumb edo bideko you are here mezua Hemen zaude, euskararen alde itzuli zuen txantxazaleren batek.
URLA:
Erantzunak kargatzen...