Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen adarrak, Basque Studies zentroak, euskal gaien inguruko bere datubasea jarri du sarean. Jon Bilbao zenaren Eusko Bibliographia lanaren jarraipena, 1994tik aurrera, Interneten kontsultagai. Ingelesezko gaztelaniazko eta euskarazko interfazearekin.
Hauxe da baliabideren kokapena: Euskal datu basea
Datubase honek 1994 eta gero Euskal gaiari buruz idatzitako edo egindako ezagutza eskuratzeko aukera ematen du. Artikuluak, liburuak, argitaratutako liburutik atalak, tesiak eta beste argitalpenak aurki ditzakete; baita Euskal DVDak, musika, mapak eta beste motako komunikabideak. Aldizkari garrantzitsuak guztiz katalogatutak daude. Beste aldizkarien artikuluak ostera, egoki bezela onartu direnean, katalogatu izan dira.
Baimena lortu izan denean, datubaseak artikuluen testu osoa barnean hartzen ditu. Gutxi gora behera katalogatutako artikuluetatik ehuneko hamar, guztiz eskuragarri dira databasean.
Database honek Jon Bilbaoren (1914-1994) lana jarraitzen du. Bere hamabost liburuko Euskal bibliographia euskaldunak edo euskaldunei buruz 1994an zehar idatzitako publikazioak hartzen ditu. Milioi erdi aipamen. Bibliografo talde batekin bere heriotza heldu arte lan egin zuen. Haren jarraipena da, beraz, datubase hau, baina, gainera, Bilbaok publikatutakotik agiri zaharrak datubasean sartzen ari dira.
Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia hura ere sarean dago, kasu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez.
>
> Baimena lortu izan denean, datubaseak artikuluen testu osoa barnean hartzen ditu.
Ez dut aurkitu emaitzen bilaketan adierazgarri bat esango dizuna emaitza hau osorik dago, beste hau ez. Lagungarri izango litzaidake hori, adibidez, aurkitzen diren emaitzetan sakonago arakatzeko.
Bilaketa aurreratuan ere ondo legoke aukeratxo bat, bilatu testu osokoetan esango zuena edo. Edo ez dakit, akaso aukera hori badago eta ez dut aurkitzen asmatu.
Bestetik, Joana Albret zerrendan iruzkin sorta bat datubase honen inguruan.