Teknologia albisteak

Enpresako berrikuntzarako laguntzak Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-06-21 : 09:06

Enpresetan berrikuntza proiektuak bideratzeko dirulaguntza sorta baterako epea irekita dago Bizkaian. Aukera interesgarriak dituzte, besteak beste, Bultzatu, Ekinberri, Sustatu Bideberri eta Bizkaiberri laguntza egitasmoek.

Hemen zerrendatutako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza hauetarako epea, ekainaren amaieran ixten da.

Honako hauek dira laguntza programak:

Bultzatu: Toki berrikuntza bultzatzeko, Bizkaiaren kalitate-irudia indartzeko eta Bizkaiaren arlokako eta lurralde garapena modu iraunkor eta bateratuan sustatzeko jarduerak egiteko laguntza ematea da. Alor hauek lagunduko dituzte:

  • Kanpoan Bizkaiaren irudia zabalduko duten kongresuak antolatzea.
  • Jardueraren arlo jakin batzuetarako lansaioak eta mintegiak antolatzea.
  • Eskualde geografiko jakin bateko arlo ekonomiko garrantzitsuak dinamizatzeko balioko duten azokak, erakusketak eta abar antolatzea.
  • ETEen arteko lankidetza bultzatzeko jarduerak antolatzea.
  • Enpresen lehiakortasuna hobetzeko azterlan teknikoak.

Bizkaiberri, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza sustatzeko egitaraua. Egitasmo honetan honakoak lagunduko dituzte;

  • Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea edo lehendik daudenak hobetzea.
  • Ekoizpen prozesuetan aldaketak edo hobekuntzak egitea.
  • Pertsonen kudeaketaren arloko esperientzia aurreratuak bideratzea.
  • Antolamendu edo kudeaketa eredu berriak erabiltzea, Europako bikaintasun ereduan (EFQM) ezarritakoaren ildotik.

Ekinberri. Bizkaian berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea eta, aldi berean, sistemako eragileen arteko harremanak areagotzea, elkarren arteko eta enpresekiko komunikazioa erraztuz. Honakoak lagunduko dituzte ekimen honekin:

  • Enpresetara iristeko aukera handiak dituzten ikerketa-proiektuak.
  • Ekipamendu teknologiko aurreratuetan egiten diren inbertsioak.
  • Ekinberri, Bizkaitek eta/edo Sarea egitarauen barruan diru-laguntzak jaso dituzten proiektuen emaitzen hedakuntza.
  • Lehiakortasuna hobetzeko metodologien garapena eta enpresetan ereduzko frogak egitea.
  • Arlo jakin batean aplikatzeko eta arlo horretarako interesgarriak diren berrikuntzako metodologiak garatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak.
  • Arlo jakin bateko enpresetan arlo horretarako aurrerakuntza teknologikoak eta berrikuntzakoak inkorporatzeko aukera ematen duten jarduketak, hain zuzen.
  • Enpresa arloetan interesgarriak eta aplikagarriak diren teknologia eta/edo ekipamenduak eskuratzea.
  • Ekinberri, Bizkaitek eta/edo Sarea egitarauetan diru-laguntzak jaso dituzten proiektuen patenteak erregistratzeko gastuak.
  • Proiektuen emaitzak hedatzeagatiko gastuak, hau da, batez ere enpresentzat prestatuta egongo diten ateak irekita jardunaldien, erakusketen,... bidez. kasuan, gehienez % 75.

Sustatu Bideberri. Enpresako proiektu berritzaileen azterketa eta garapena laguntzea. 60.000 euro arteko dirulaguntza ez itzulgarria, honako hauek finantzatzeko helburua duena:

  • Proiektua garatzeko gastuak: bideragarritasun eta merkatuko azterlanak, prototipoak, txostenak eta azterlan tekniko bereziak, bidaiak eta azoketara joatea.
  • Aholkularitza pertsonalizatua enpresako proiektu berria garatzerakoan.

Proiektu hauen berri Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntzaren webgunean aurkituko duzu.

Erantzun

Sartu