Teknologia albisteak
6

SPIP euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Klik Bikoitza - Goiena.net Blogak
2005-06-21 : 13:06

On-line egunkariak kudeatzeko softwarea euskaraz internet&euskadi ekarteak lokalizatuta.

internet&euskadi elkarteko boluntarioek hainbat egunkariek - haien barne Frantziako Le Monde Diplomatique erabiltzen duten SPIP Interneten egunkariak argitaratzeko erabiltzen den softwarearen euskarazko lokalizazioa bukatu dute. Bere erabilpen erraztasuna eta doakotasunari esker mundu osoko talde eta elkarteek erabiltzen dute, Iparralden bereziki.

Minirézo internauta frantsesen taldeak garatu zuen SPIP, Interneten argitaratzeko sistema independiente eta askea izateko helburuarekin. SPIP izena "Interneterako Argitarapen Sistema"-ren siglei frantsesez dagokio. Programa hau dohainik erabil daiteke GPL lizentziapean, edozein webgunean - nahiz eta irabazi-asmoa izan - erabil daiteke. Bere instalazioak PHP zerbitzaria eta MySQL datu baseak behar ditu.

SPIP 20 hizkuntzetara itzuli da, haien barne okzitaniera, gaskoia, gaztelera, galizera eta katalana. Hemendik aurrera, euskara izango da zerrenda honetan ere. Osina Talde Ekologista, Ermua Libertario eta Indymedia Euskal Herria bezalako webguneek, lehendik SPIP erabiltzen zutenak, euskaraz erabili ahal izango dute aurrerantzean.

Copyleft , Klik Bikoitza

Erantzunak

Jabi Zabala - sarean.com
2005-06-21 : 14:24

Ze ona! Atzo Argiaren Hari@ buletina jaso nuen eta albistea aipatzen zuten loturen titularretan hauxe irakurri nuen: Internet Euskadik SPIP softwarea euskaraz aurkitu du


Benetan nahastuta geratu nintzen, agian hortik beste baten batek itzulitakoa sarean topatu zutela pentsatu bainuen, baina ondoko titularrak "Internet&Euskadi elkarteak on-line egunkariak kudeatzeko SPIP softwarea euskaraz lokalizatu du " zioen, Kaixok argitaratutako albistera bideratuz.


Aupa EITB24, benetan antologikoa, "trenen azpiko gonaren" parekoa. Nire ustez, Interneten argitaratzen den komunikabidea izan arren, Luistxok lehengoan aipatzen zuen Papera / Digitala dikotomiaren adierazlea da eitb24.com honek egin duen "zuzenketa", albistean aipatzen ez duten arren bistakoa baita Europa Press-ek argitatatutakoa "zuzendu" egin dutela.


Eskerrik asko, hala ere, barre eragiteagatik. Joxe Rojasen Hamaiketakorako beste mokau bat.


igor
2005-06-21 : 14:59

>Internet Euskadik SPIP softwarea euskaraz aurkitu du


Hau da, ingelesez "localize" esaten dela egin dutela, norbere hizkuntzara itzuli...


Luistxo
2005-06-21 : 15:06

Jabik aipatzen nau, eta lotura parea emango dut. Papera / digitala dikotomiarena hor, eta hari beretik eta Vilaweb motibotzat hartuta Berrian eta Sarean.com-en Jabik argitaratu zuena, hemen.


Bestalde, itzulpen antologiko hauetako batzuk ItzuL zerrendara bidali izan ditut tarteka. Nire partetik, atzo EITB24.com-en aurkikuntza eder honekin bidali nuena izango da azkena. Jakin dut itzultzaile jendea apur bat gogaituta dago antologia hauekin, eta, tira, hobe beren foro profesionalean kanpotar batek gehiegi ez molestatzea.


Txopi
2005-06-21 : 19:39

Indymedia Euskal Herriak ez du SPIP erabiltzen, MIR sistema baizik. Euskarara ez ezik beste hainbat hizkuntzatara ere itzulia dago: de, en, es, eu, fr, gz, it, nl, pt, ro, sv, tr, zh. Software hau CMS arrunt bat bezala erabili daiteke baina Indymediako beharretara bereziki moldatua dago: multimedia, eduki estatikoak, hizkuntz aniztasuna...


Hala ere, badira SPIP erabiltzen duten Hedabide Independienteen Guneak. Adibidez, Paris, Nantes, Nice eta Lille. HIG hauek SPIP sistema erabiltzen dute baina funtzionalitate gehigarriak ematen dizkion add-on batekin.

Joxe Rojas
2005-06-22 : 22:29

Joe, berandu heldu naiz... gehiago entrenatu beharra duakat! :P

Txabi
2005-06-27 : 14:49

Oso ondo.



Non eskuratu daiteke euskarazko bertsioa? Oraindik SPIP orri nagusian ez da ezer agertzen.



Bide batez galderatxo bat: mambo, phpnuke, eta honelako tresneekin alderatuz zein da SPIP-en nabarmendu daitekeen ezaugarriren bat?



Erantzun

Sartu