Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tknika zentrurako lanpostu eskaintza

Sustatu
2005-06-22 09:06

Lanbide Heziketaren berrikuntzarako Tknika zentrurako lanpostuak betetzeko deialdia, batez ere teknologia berrietako postuak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atera du deialdia.

Deialdiaren xedea da zenbait lanpostu betetzea, zerbitzu-eginkizunetan edo aldi baterako atxikipenean, ondoko zerbitzuak emateko:

  • E-learning edukien garatzailea Ibilgailu Autopropultsatuen Mantentzearen alorrean.
  • E-learning edukien garatzailea Merkataritza eta Marketing alorrean.
  • E-learning edukien garatzailea Elektrizitate, Elektronika eta Telekomunikazioen alorrean.
  • E-learning edukien garatzailea.
  • Ikastetxeak Kudeatzeko Programen Dinamizatzailea
  • Sareen Administratzailea
  • Finantza Administratzailea
  • Itzultzailea
  • Eskola Txikien araberako Kudeaketaren Dinamizatzailea. “Guneka Programa”
  • Gaitasunen Kudeaketaren Dinamizatzailea. “Ardatz Programa”
  • Abiadura Handiko Mekanizazioaren alorreko dinamizatzailea.
  • Energia Berriztagarrien alorreko dinamizatzailea.
  • Errealitate Birtualaren alorreko dinamizatzailea.
  • “Alanbrea Eraldatzeko Prozesuak” Proiektuaren Dinamizatzailea.

Lotura honetan PDF formatuan deialdiaren testua.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu