Teknologia albisteak
1

Ihintza Arrrieta, Gure Irratiako kazetaria atxilotua

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Irratiak Federazioko Langileak - Euskal Irraitak
2005-06-22 : 18:06

Euskal Irratiak federazioko langileek (Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza, Antxeta Irratia) gure elkartasun osoa eta gure goxotasuna adierazi nahi diogu gure lankide den Ihintza Arrietari, goiz huntan Basusarriko bere etxean atxilotua izan baita.


Kezkaturik gara bera eta familiaren egoeraz, izan ere, komisaldegira deitu beharrean, nahiago izan dute bere etxean bortizki sartu eta Ihintzaren hogoi hilabeteko semearen aitzinean etxea miatu.

Ihintza profesional handia da eta lankide bikaina, euskararen normalizazioaren alde lan egiten nabarmendu dena. Giza eskubideen arloan ere militante izan da Ihintza, batez ere euskal presoen familien eskubideen alde, une zailenetan haiei babesa eta laguntza emanez.

Sekulan bihar, ostegunarekin, Ihintzak atxilotua segitzen balu, Euskal Irratietako langileek hamabost minutako elgarretaratzea burutuko dugu Baionako Gure Irratiaren egoitzaren aitzinean, 18 Poissonnerie karrikan, 12.30 tik 12.45rat.

Elgarretaratze hortarat gomitatzen ditugu beste hedabideetako lankideak.

Euskal Irratietako langileek lehenbailen ikusi nahi dugu Ihintza berriz lanean. Lanerako bere seriostasuna eta mikroaren aitzinean erakusten duen irriñoa behar-beharrezkoak baititugu entzuleek eta guk.

Erantzunak

Egoitz Unamuno (Soraluzeko Pil-pilean Herri Aldizkaria)
2005-06-22 : 18:43

Soraluzeko herri aldizkaritik besarkada bero bat eta animoak. Jakin kazetari euskaldun askoren atxikimendua duzuela.

Gurea baduzue.

Ea laster baten etxeratzen den.

Eutsi goiari!





Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago