Euskal Blogen Eraztuna sortu da [EBE]
2005-06-23 13:06
Euskal Blogen Eraztuna sortu berri dugu, Euskal Blogarien komunitatea txikia izanik, bertako kideak elkar topatzeko eta etorri berriak komunitate osoarekin kontaktuan jartzeko erreztasuna eman nahian.
- dispertsioa murriztu --> komunitate honen bitartez blog bat editatzen duten euskaldunak elkarren ezagutza handiago izango dute. Era honetan informazioaren bikoizketa murriztu daiteke.
- jende berria komunitate osoarekin kontaktuan jarri --> gerturatzen den jende berria blog konkretu batera gerturatuko da, baina era honetan komunitate osoa bere osotasunean ezagutu ahal izango du.
- bakarkarako joera murriztu --> gure buruak sortzen duena zabaldu, banatu eta beste ideia batzuekin nahasteko balio dezake. Beharbada gure blogean idazten duguna, beste batean komentario bezala idatzi genezakeela edo bertakoa zabaldu dezakegula konturatu gaitezke. Gure zulotxotik atera.
- komunitate izaera sustatu --> norbanakoaz gain komunitatea ezagutu eta bertan lan egin dezakegula konturatu. Helburu horretan beste tresna oso interesgarri bat dugu Aurki.com. Gaur aurkezten dizuegun hau beste era bateko lotura bat ezartzen du, beste katebegitxo bat besterik ez.
Sartzeko: [EBE] Euskal Blogen Eraztuna
Sartu zure bloga!
Erantzunak kargatzen...