Wired webguneak epe luzerako apustuak (long bets) egiten ditu noizean behin: etorkizunean zer gertatuko den asmatu behar da. Azken apustua, hauxe: baietz 2007an blogak New York Times-en webgunea gainditu. Bi lagun ezagunek egin dute apustua jadanik: batak baietz, besteak ezetz.
Apustuaren informazio guztia sarean ipini dute eta bertan batak bestea gainditzea nola neurtu ere zehazten da. Google-n egin beharko da bilaketa bat, momentuko albiste inportanteenena. Eta ea nor irteten den lehenago, blogak edo New York Times.
Apustuan 1000 dolar jokatzen dituzte pertsona batzuk, eta emaitza jakitean (kasu honetan 2007an) diru hori irabazi asmorik gabeko talde bati eman beharko dio galtzaileak. Inportanteena ez da apustua edo horko 1000 euroak, azpiko eztabaida da.
Kasu honetan ere, jokoan dezente duten bi pertsona ausartu dira apustu egitera: bai esan du userland-eko buru den Dave Winerrek, alegia, blogek irabaziko dutela. Ez, berriz, New York Times-en edizio digitaleko buruak, Martin Nisenholtz-ek. Bakoitzaren argumentuak, apustuaren orrialdean dituzue.
Apustua bukatzen denerako ahaztua izango dugu guztia. Baina, euskal mundura ekarriz kontua, zer gertatuko ote da?
Eta, 2007ra itxaron gabe, momentuan egiten badugu aproba? Donostian izan den sutearei eta hilketari buruzko informazioa bilatuz gero Google-n, zer? Edo Iñigo Landaluzeren garaipenari buruzko zerbait bilatu nahi badugu, zer?
Enrique Dans-en blogean jakin dugu apustuaren berri.
Erantzun
Sartu