Sustatu logoa Teknologia albisteak

Teknikarien lan-poltsa osatzeko deia

Hizkuntza normalizazio eta aholkularitza alorretako etorkizuneko premiei erantzuteko lan-poltsa osatu nahi du Elhuyar Aholkularitzak.

Horretarako, honako ezaugarriak dituen jendearen bila dabil:

*Talde-lanean aritzeko gaitasuna

*Komunikatzeko gaitasuna

*Antzeko lanetan esperientzia

*Goi edo erdi mailako ikasketak

*Tresna informatikoak erabiltzeko gaitasuna

*Gidabaimena eta autoa.

Interesatuek curriculuma ekainaren 24a baino lehen bidali beharko dute honako helbidera eta hautatukoei bakarrik deituko zaie, gero haiekin Elhuyar Aholkularitzan uztailaren 2an proba bat egiteko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu