Aste honetan hasi da martxan Goierriko Hitzaren webgunea, goierrikohitza.info . Egun batzuk lehenago irekitako Irutxuloko Hitzak bezala, honek ere irakurleen iritziak jasotzeko aukera du.
Azken bi Hitza hauen edizio digitalak, berrikuntza batzuk dituzte aurrekoekin konparatuta, gaur Berriak dioenez: Eguneko argazkia, datua edo esaldia, eguraldia, argazki bilduma, irakurleen iritziak eta idazteko txokoa, agenda, agurren tartea, zerbitzuak... Horietako atal batzuk edukiz osatzen joango dira. Etorkizunean beste Hitzek ere Donostiako eta Goierriko webguneen berrikuntzak jartzeko asmoa daukate.
Eguraldiaren koadroarena, EHKME elkartearen baliabide bati esker erakusten dute. Goiena.net izan zen datu meteorologiko horiek erakusten lehena, eta ondoren etorri ziren Uztarria eta beste batzuk. Orain Hitza egunkariek ere aprobetxatzen dute EHKMEk eskainitako eduki sindikazioa. Hitzek, ordea, ez dute sindikatzen edukirik, ez dute RSS feed edo jariorik eskaintzen.
Honenbestez, hauek dira Hitza egunkarien sareko webguneak:
Azkenekoa izan ezik, besteak EKT-ren Internet enpresak eginak dira, Ehuntzen-ek. Lea Artibaiko Hitzaren webgunea desberdina da, 11Barri.info domeinua darabil, eta Lea Multimedia etxeak diseinatua da.
Erantzun
Sartu