
Abenduan salatu genuen, Euskarazko Wikipediak eta Kataluniako teknofiloek ikusi eta salatutakoa, Googleren bilaketa-emaitzetan gure hizkuntzetako estekak atzerago agertzen hasi direla, espainolezkoen azpitik, euskarazko edo katalanezko konfigurazioa ondo edukita ere. Azken egunetan, kezka honen inguruan eskaera zuzenagoak egin zaizkio Googleri, Katalunian eta Euskal Herrian, eta erantzun minimo bat iritsi zaie behintzat katalanei, ikertuko dutela.
Fedibertsoa deitu ohi dugun Interneteko alorra ari da antolatzen zerbitzu banatu baina elkarlotu gisa. Batetik oinarrizko aplikazioak daude (Mastodon txiokatze estiloko komunikaziorako, Peertube bideoak goedetzeko), eta gero aplikazio horietako bakoitzak instantzia desberdinak ditu (Mastodoneko euskarazko bat eta bi, adibidez, edo Peertube.eus). Holako euskarazko instantziarik ez du gaur aurkezten dugunak, liburuak komentatzeko BookWyrm delakoak; baina hala ere bertan kontua sorturik fedibertsoko beste instantziekin lotzen ahal duzu (Mastodon euskarazko batekin) eta elkarrizketa hedatu horrela.
Aberystwyth-en (Gales) 2023 honetan Alan R. King Katedran ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia egin dute Katedra honen sustatzaileek, Trinity Saint David Galesko Uniberstitateak eta Etxepare Institutuak.
"Eta aurkitu ezazu gure podkasta plataforma honetan..." entzun edo irakurriko dugu, eta eramango zaituzte Apple Podcasts, Ivoox edo Spotify batera, eta lortzen duzuna da sistema horiek deskargatu edo erabiltzeko gonbite bat, zeinarekin iritsiko zaren edukira. Ba ez: podkast bat izan beharko litzateke definizioz RSS zerbitzu bat eskaintzen duen zeozer, eta RSS horrek eskaini beharko lukeena da, atal-azalpenez gain, audio fitxategiaren kokapena (MP3 jarri dugu izenburuan, baina OGG edo beste zerbait izan zitekeen), fitxategi hori jaisteko aukerarekin. Spotify eta izen handi horiek ez dute hori egiten; euskarazko plataforma pare batean, aldiz, Baleafunk eta EITB Podkast-en, hau ondo egiten da. Zorionak.
Twitterren, web bertsioan, timeline edo denboralerro nagusia hondatu zitzaigun azaroan, Elon Musk-ek konpainia erosi eta gertaturiko aldaketen barruan. Baina hara zer diren gauza, orain timelinearen interfaze For You eta Following ataletan banatu dutelarik, zuk jarraitzen dituzun txioen hurrenkera Following atal sekundariora eraman du Twitterrek, eta ez dago lehenesterik gainera. For You eduki algoritmikoa hobesten du zerbitzuak, beti, beti klik bat egitera behartuz erabiltzailea Following eduki kronologikora joateko... Hala gertatu da hizkuntza nagusietako zerbitzuan, baina euskaraz, hara! ez dbil horrela: eduki kronologikoa erakusten dute bi fitxek. Gure gomendioa, itzuli hizkuntza ezarpenetan euskarara, Twitterreko esperientzia horrela hobea baita.
Asier Errasti (Donostia, 1994) kazetariak Albistekia podkast teknologikoa hasi du. Igandero argitaratuko du pieza bat, eta gaur 20.00ak aldera egongo da bigarren alea zenbait plataformatan.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia 16. edizioa datorren astean ospatuko da, urtarrilaren 25etik 27ra bitartean. Mondragon Uninertsitateko (MU) Huhezi fakultatean (Ikus-entzunezko Komunikazio gradua dago bertan) antolatzen duen ekimen honetara 84 lan aurkeztu dira edizio honetan, eta 32k lortu dute finalera iristea.
Piqué eta Shakira. Sareetan kontu honek makina bat komentagai eragin ditu, baita euskaraz ere (Onintza Enbeitaren eta Ane Fernandezen artikuluak kasu, egin klik). Baina guk arreta jarri dugu Kai Nakai euskal sarelari eta kantariak egindako euskarazko bertsioarekin. Play eman diogu eta komentatu Segura Irratiko eta Twitcheko gure zuzenekoan.
Kulturklik Eusko Jaurlaritzak mantentzen duen webgune bat da, EAEko kultura ekimenez informatzen duena. Bere atal bat da Kulturklik Pro delakoa, alorreko profesionalei zuzendua, eta hor aplikazio praktiko bat sartu berri dute: laguntza eta dirulaguntzen bilatzaile bat.
Ciudadanos alderdi espainiarrak, gainbehera politikoan inkestetan egon arren, irudia berritu du, bere izarera "liberal eta progresista" (sic) berrestearekin batera. Irudi berriak iruzkinak sortu ditu sarean. Pare bat ikuspegitatik aztertuko dugu artikulu honetan.
Hilbeltza 2023, euskal nobela beltrzaren astean, datorren astean izango da, ilbeltz edo urtarrilaren 23tik 29ra. Ilustraziorako ekarri dugun irudia, prestatu dituzten trailerretako batetik.
Benetako hotza eta negua hemen dira. Interneteko eguraldi mapei begiratzeko aukera bat. Mikel Ortiz de Etxebarria (Eztabai) irakaslea izaten da zerbitzu hauei erreparatzen dien txiolari bat, eta bere bi gomendio ekarriko ditugu gaur hona: MerrySky eta Mountain Forecast.
Espainiako INE Estatistika Institutuak ematen dituen datuak, jendearen lan egoeraren ingurukoak, mapekin erkatu ditu ElDiario.es agerkariak proiektu honetan. Hego Euskal Herrira begiratuta, twitterlari batek egin dituen hurbilpenak ekarri ditugu hona.
Joan den astetik ia ez dago beste konturik sareetan; Shakirak senar dibortziatu berriari, Gerard Piqueri, dedikaturiko beef bat (musikari edo ospetsuen arteko borroka edo desafio publiko bat, sare sozialetan edo musikaren bidez). Bizarrap ekoizle argentinarraren grabaketa baten bidez izan da eta oihartzuna sekulakoa izan da. Eta uhinaren aparretan, Kai Nakai abeslari euskaldunak ere bere bertsioa egin zuen eta milioi bat ikustaldi izan ditu jada.
Street Art Ciries webgune eta aplikazioak (streetartcities.com, kaleko artea dokumentatzeko gunea) urteko munduko mural edo hormairudi onenak aukeratzeko lehiaketa antolatzen du, eta 2022ko 100 onenen zerrenda argitaratu du. Bozketa bidez urtarrilaren 20a arte aukeratu daiteke, eta ondoren hamar onenen arteko beste selekzio fase bat egongo da. Ehun aukeratuetan, Euskal Herriko hormetan ikus daitezkeen hiru lan daude.
Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan komentatu dugu UZEIk martxan jarri duen tresna berri bat, Neoloteka edo euskarazko neologismoen biltegia. Bide batez UZEIk azken urte hauetan Euskaltzaindiarekin egiten duen kontu bat ere aipatu dugu: urteko hitzaren aukeraketa. Hori abendu amaieran izan zen, baina komentatu dugu saio honetan ere (sorpresa handirik ez hitz aukeraketan, ZORIONEKO izan zen 2022ko hitza, eta badakizue zergatik).
Maiatzean Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak aurkeztu zuten Ikusgela proiektuak aurrera jarraitzen du 2022an, atzo argitaratu zen ale oportuno batekin, Inflazioa (ekonomia alorreko bideoa). Wikipediako edukiak euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreekin aberasteko proiektua da Ikusgela, eta euskal hezkuntzan eragina ere izaten ari da (iazko EAEko selektibitate azterketetan Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruan galdetu zuten, eta Ikusgelako bideoetan bien nondik norakoak txukun laburtuta zeuden, ikasle askorentzako lagungarri izan ziren dudarik gabe). Ekonomia eta Filosofia dira, hain zuzen, Ikusgelaren hiru ildo tematikoetarik bi, baina hirugarrenak ere, Literaturakoak, aipamena merezi du eta gaur hona dakargu hain zuzen.
UEUk bere 50. urteurreneko ekitaldiak itxiko ditu urtarrilaren 26an egingo duen ekitaldi batekin, eta jada 51. uda ikastaroak antolatzeari ekin dio #UI51 traola sortuta. Uda Ikastaro horietarako proposamenak egiteko epea hilabete honetan dago irekita, 31a arte.
2018az geroztik, Donostia Zinemaldia lanean artu da bere artxibo historikoa kontserbatu, ikertu eta eskuragarri jartzeko, Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera, eta horren emaitza da Gabonak baino lehentxoago aurkeztu zen Zinemaldiaren Artxiboa, webgune dokumental interesgarria.