Teknologia albisteak

Zer Non Ikusi: Youtubeko euskarazko biltegi handi bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-04-07 : 09:36

Zer Non Ikusi webguneak Youtuben euskarazko edukia topatzeko atal berria ireki du bere eskaintzan: Youtube euskaraz. Kanal edo zerrenda berezietan antolatu dute edukia, hala nola podkasten zerrenda, edo euskarazko marrazki bizidunena

Hasteko 165 kanaletako ia 70,000 bideo jarri dituzte atal berri honetan eta interesgarritzat jo dituztenekin 68 zerrenda ere osatuta dituzte. Hurrengo egunetan zerrenda horiek gehitzen joango direla eta kategoria gehiago ere gehituko dituztela iragarri dute.

Youtubek bideoak automatikoki arakatzeko mugak dituenez, kanal horiek egunean behin sinkronizatzea da Zer Non Ikusiren asmoa eta beraz, egunetik egunera atal hau handitzen joango da.

Youtubeko euskarazko edukia arakatzeko beste zerbitzu bat TBX.eus da. 2017tik milaka bideo biltzen ditu, ikusgarritasun ranking batekin, eta artxibo batekin noiz zer egon zen ikusgai.

 

Erantzun

Sartu