Wordle egunero den bezala (euskaraz ere bai), Heardle zegoen iaz sarean, egunero bost saiakeraran abesti bat asmatzeko tresna (baina Spotifyk erosi zuen eta akabo esperientzia). Orain, ordea, halako jokoa egiten uzten duten bi tresna daude euskal musikarekin jolasteko, duela hilabete batzuk martxan dagoen Entzule, eta Badok atariak estreinatu berri duen Kantok.
Talaios kooperatibaren lana da Entzule. Wordle euskaratzeaz gain, beste aldagai batzuk ere atera dituen euskal enpresa, hala nola Wordle geografiko hau.
Badok Berriaren musika ataria da, eta martxo amaieratik dago martxan bertanKantok. Erabiltzaileak sei saialdi ditu kantua asmatzeko. Saialdi bakoitzean bost segundoko pasarte bat entzun ahal izango du —guztira 30 segundo—. Sei aukera daude kantuaren izenburua asmatzeko. Egunero kantu ezberdin bat asmatu behar da, Badok-en datu basean entzungai dauden 32.000 abestietako bat.
Entzun eta asmatu:
Erantzun
Sartu