Teknologia albisteak

Gaztezulo Bideo Lehiaketa, 1-3 minutu arteko bideoak sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-04-17 : 09:04

Gaztezulok 14. Gaztezulo Bideo Lehiaketa jarri du martxan. Euskaraz sortutako lanak apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean aurkeztu beharko dira. Gutxienez minutu bat eta gehienez hiru minutu izan beharko dituzte bideoek.

Gaiak ez du zehaztapenik, librea da, baina film labur bakoitzean, ezinbestean, Gaztezulo paperezko aldizkaria, aldizkari digitala edota Gaztezulo.eus webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa). Horrez gain, Bideoak hizkuntza edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, karte­lak, elementu grafikoak...), honek euskarazkoa behar du izan.

Sariak:

  • 1. saria: bideo onena, 1.200 euro.
  • 2. saria: 300 euroko saria.
  • Ikusleen saria: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 2an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez osatutako opari-sorta irabaziko du.

Epaimahaia osatuko dute:

  • Alex Aginagalde (Donostia, 1981) Pantailak Euskaraz ekimenaren ordezkariak
  • @elemelonsv TikToker eta eduki sortzailea (Zumaia, 2000)
  • Iruñe Astitz (Barañain, 1991)

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu