Teknologia albisteak

Google-ren entzuketa eta audio ezarpenen xehetasunak azaltzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-31 : 09:01

Dulea egin batzuk jakinarazi genizkizun hiru helbide praktiko Googlek gutaz dakiena kontrolatzeko (edo jakinaren gaineran egoteko behintzat). "Kontrol-orri" horietako batean, azpi-aukera bat utzi genuen komentatzeke: nola gure audio jarduerak grabatu ditzakeen Googlek, guk baimena emanez gero, eta zein erabilpen ematen zaien.

Guztioi etorri zaigu susmoa unren batean, "mugikorrak entzun egiten du zer esaten dudan eta hori erabili egiten du". Tira, teorikoki, printzipioz, aukera desaktibatua egongo da.

Hori ikusteko, klika https://labur.eus/gutaz2  eta gero audio aukerak lotura horko zerrendan ikusiko dituzu, goiko irudiak dioen tokian azpiezarpenen sekzio horretan. Irudian Sustatuko editorearen ezarpenak ikusten ditugu, jarduera hauen jarraipena desaktibatua du; beraz, ahots-eta audi jarduerak ez zaizkio grabatzen, teorikoki.

Lortu informazio gehiago atal klikagarrian informazio zehatzagoa dator; testu luze bat da, baina sinetsi behar badugu, hauxe da puntu inportanteena, Googleren promesa:

"Ahots- eta audio-jardueren aukerako ezarpen honi esker, sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera audio-grabaketak gorde ahal izango dituzu Google-ren Bilaketa, Laguntzailea eta Maps zerbitzuekin interakzioan jarduten duzunean. Zerorrek aktibatu ezean, ezarpena desaktibatuta egoten da."

Aktibatuta dagoenean, ordean, Googlek entzun egiten zaitu. Baita konexiorik gabe ere:

"Internetera konektatu gabe erabiltzen baduzu gailua, baliteke audioa Google-ko kontuan gordetzea Internetera konektatzen zaren hurrengoan."

Ahots-teknologiak garatzeko erabil daitezke zure audioak, baimena aktibatuta badago, baina pribatutasun babesak omen daude:

"Prozesu horretan, zure pribatutasuna babesteko neurriak hartzen ditugu. Esate baterako, gordetako audiotik zure ahotsaren eredu bat prozesatzen bada, eredu hura zure kontutik bereizi, audioa hautemateko gure teknologiak hobetzeko erabili, eta ezabatu egiten da gero. Baliteke zazpi eguneraino behar izatea ahotsa prozesatzeko."

Guztiarekin, audioak gordetzea desaktibatuta edukiz gero ere, Google izatez, entzuten ari da... Hey Google bezalako ahotsez aktibatutako zerbitzuek funtzionatzen dute berdintsu. Hala azaltzen du Googlek:

"Ahots- eta audio-jardueren ezarpena desaktibatzen baduzu (...) Google-k ez ditu gordeko audio-grabaketak Google-ko kontuan (alegia, Google-ren zerbitzarietan) (...) Alabaina, Google-k zure audioa prozesatzen jarraituko du, Google-ren zerbitzuei hitz egiten diezunean erantzun ahal izateko."

Googleren azalpenen testu osoa beherago itsatsi dugu, erreferentziarako eta artxiborako. Bitartean, gogoratu zure pribatutasun kontrolak berrikus ditzakezula hiru helbide hauekin: https://labur.eus/gutaz1  (iragarleei ematen zaien gure profil-informazioa) https://labur.eus/gutaz2 (gure jardueren kontrola) eta https://labur.eus/gutaz3 (kokapen informazioa, nondik gabiltzan). Hiruen inguruko gure azalpena hemen.

Ahots- eta audio-jardueren ezarpenari buruz

Google-ren zerbitzuekin hitz egiten duzunean, Google-k audioa hautemateko teknologiak erabiltzen ditu audioa prozesatzeko eta zuri erantzuteko. Adibidez, mikrofonoaren ikonoa sakatzen baduzu ahotsaren bidez bilaketak egiteko, audioa hautemateko Google-ren teknologiek esaten duzuna hitz eta esaldi bihurtuko dute. Ondoren, Bilaketa zerbitzuak hitz eta esaldi horiek indize batean bilatuko ditu zuri emaitza egokienak emateko.

Google-ren webguneetan, aplikazioetan eta zerbitzuetan egiten duzuna Google-ko kontuan (alegia, Google-ren zerbitzarietan) gordetzen du Sareko eta aplikazioetako jarduerak ezarpenak. Baliteke lotutako informazioa ere gordetzea, hala nola kokapena. Baliteke interakzio jakin batzuk ez gordetzea.

Ahots- eta audio-jardueren aukerako ezarpen honi esker, sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera audio-grabaketak gorde ahal izango dituzu Google-ren Bilaketa, Laguntzailea eta Maps zerbitzuekin interakzioan jarduten duzunean. Zerorrek aktibatu ezean, ezarpena desaktibatuta egoten da.

Bilaketa, Laguntzailea eta Maps-en saioa hasita daukazunean funtzionatzen du ezarpen horrek; adibidez, Google-ren Laguntzailea aplikazioarekin eta Google Home-ko bozgorailu adimendun batekin Laguntzailea erabiltzen duzunean.

Audio-grabaketen erabilera
Audioa hautemateko teknologiak eta teknologia horiek erabiltzen dituzten Google-ren zerbitzuak (adibidez, Google-ren Laguntzailea) garatzeko eta hobetzeko erabiltzen ditu Google-k ezarpen honen bidez gordetako audioak.

Audioa berrikusteko prozesua
Audio-teknologiak hobetzeko, baliteke berrikusle trebatuek ezarpena aktibatuta egon bitartean gorde diren audioen laginak aztertzea; alegia, audioa entzun, transkribatu, eta hari buruzko oharpenak egiten dituzte. Prozesu horri esker, Google-ren zerbitzuek audioa hobeto interpreta dezakete; adibidez, norbait giro zaratatsu edo hizkuntza jakin batean esaten ari dena. Prozesu horretan, zure pribatutasuna babesteko neurriak hartzen ditugu; esate baterako, audioa zure kontutik bereizten dugu berrikusleek aztertu aurretik.

Prozesu horri esker, zerbitzuek hobeto ulertzen dute jendeak zer esaten dien. Besteak beste, Google-k datu gutxi zituzten hizkuntzen ahots-hautematea hobetu zuen, datu ugari zituzten hizkuntzen transkribatutako audio-eredu bakarra trebatuz. Horri esker, denbora errealeko ahots-hautemate eleaniztuna egiteko aukera eskaini zen.

Ahots-teknologiak
Antzeko ahotsak erlazionatzeko, ahotsak desberdintzeko edo ahots jakin batekin trebatzeko gai dira Google-ren audio-teknologia batzuk, hala nola Voice Match. Google-ren Laguntzailea Voice Match bidez erabiltzen baduzu eta ahots- eta audio-jardueren ezarpen hori aktibatu baduzu, baliteke Google-k aldi batez zure ahots-eredu bat ere prozesatzea grabatutako audioan oinarrituta, Google-ren ahots-teknologiak eta teknologia horiek erabiltzen dituzten Google-ren zerbitzuak garatzeko eta hobetzeko.

Prozesu horretan, zure pribatutasuna babesteko neurriak hartzen ditugu. Esate baterako, gordetako audiotik zure ahotsaren eredu bat prozesatzen bada, eredu hura zure kontutik bereizi, audioa hautemateko gure teknologiak hobetzeko erabili, eta ezabatu egiten da gero. Baliteke zazpi eguneraino behar izatea ahotsa prozesatzeko.

Zer gertatzen da ahots- eta audio-jardueren ezarpena aktibatuta dagoenean?
Sareko eta aplikazioetako jarduerak ezarpenean ahots- eta audio-jardueren ezarpena aktibatuta badago, Google-ren Bilaketa, Laguntzailea eta Maps zerbitzuekin interakzioan jarduten duzunean Google-k audio-grabaketak gordeko ditu Google-ko kontuan (alegia, Google-ren zerbitzarietan), sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera.

Gailuak aktibazio bat hautematen duenean gordeko du audioa. Gailuek hainbat modu izan ohi dituzte aktibatzeko; besteak beste, "Hey Google" edo aktibatu duzun agindu bizkor bat esatea, elkarrizketa jarraituak edo mikrofonoa sakatzea. Zenbait gailuk aktibatu aurreko segundo batzuk sartzen dituzte grabaketan, eskaera osoa atzematearren.

Baliteke audioren bat behar ez denean gordetzea gailuak aktibazio oker bat atzeman duelako; esaterako, "Hey Google" esaldiaren antzeko hitzak hauteman baditu. Etengabe ari gara gure sistemak hobetzen, aktibazio okerrak ahal beste gutxitzeko.

Internetera konektatu gabe erabiltzen baduzu gailua, baliteke audioa Google-ko kontuan gordetzea Internetera konektatzen zaren hurrengoan.

Zer gertatzen da ahots- eta audio-jardueren ezarpena desaktibatuta dagoenean?
Audio-grabaketak gordetzeari uzten badiozu, Google-ren Bilaketa, Laguntzailea eta Maps zerbitzuekin interakzioan jarduten duzunean Google-k ez ditu gordeko audio-grabaketak Google-ko kontuan, sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera. Alabaina, Google-k zure audioa prozesatzen jarraituko du, zuri erantzuteko Google-ren zerbitzuei hitz egiten diezunean.

Ezarpena desaktibatuta badago, Google-k ez du erabiliko lehendik gordetako audioa ahots-teknologiak hobetzeko (adibidez, Voice Match). Baliteke lehendik gordetako audioa erabiltzen jarraitzea beste audio-teknologia batzuk hobetzeko, audio hori ezabatzen ez baduzu.

myactivity.google.com helbidean ezaba dezakezu sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera lehendik gordetako audioa.

Ezarpen honek ez du eraginik hauetan:

  • Google-ren beste zerbitzu batzuek (Google Voice eta YouTube, kasurako) gordetako eta kudeatutako audioan
    gailuan gordetako audioan (adibidez, Voice Match-eko profil pertsonala konfiguratu eta egokitzeko)
    Baliteke ezarpen honek kontrolatzen ez dituen ikasketa automatikoko beste prozesu batzuk erabiltzea ikasketa federatuaren edo ikasketa iragankorraren bidez audioa hautemateko teknologiak hobetzeko; besteak beste:
    "Hobetu Gboard" ezarpena aktibatuta dagoenean, baliteke Gboard-ek audioa gailuan gorde eta prozesatzea ikasketa federatua erabilita, ahots-hautematea denentzat hobetzen laguntzeko, zuk esaten duzuna Google-ren zerbitzarietara bidali beharrik gabe.
    Baliteke Google-k audioa denbora errealean prozesatu eta analizatzea audioa hautemateko teknologiak hobetzeko; horretarako, audioa sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera gordetzea eskatzen ez duen ikasketa iragankorra erabiliko du. Lortu informazio gehiago g.co/Assistant/SpeechLearningTechniques helbidean
    Ahots- eta audio-jardueren ezarpena desaktibatzen baduzu, Google-ren Bilaketa, Laguntzailea eta Maps zerbitzuekin interakzioan jarduten duzunean Google-k ez ditu gordeko audio-grabaketak Google-ko kontuan (alegia, Google-ren zerbitzarietan), sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera. Alabaina, Google-k zure audioa prozesatzen jarraituko du, Google-ren zerbitzuei hitz egiten diezunean erantzun ahal izateko.

Ezarpena desaktibatuta badago, Google-k ez du erabiliko lehendik (ezarpena aktibatuta zegoenean) gordetako audioa ahotsa hautemateko teknologiak hobetzeko (adibidez, Voice Match). Baliteke lehendik gordetako audioa erabiltzen jarraitzea beste audio-teknologia batzuk hobetzeko, audio hori ezabatzen ez baduzu.

myactivity.google.com helbidean ezaba dezakezu sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera lehendik gordetako audioa.

Ezarpen honek ez du eraginik hauetan:

  • Google-ren beste zerbitzu batzuek (Google Voice eta YouTube, kasurako) gordetako eta kudeatutako audioan
    gailuan gordetako audioan (adibidez, Voice Match-eko profil pertsonala konfiguratu eta egokitzeko, edo gailuan audio-teknologiak pertsonalizatzeko)
    Baliteke ezarpen honek kontrolatzen ez dituen ikasketa automatikoko beste prozesu batzuk erabiltzea ikasketa federatuaren edo ikasketa iragankorraren bidez audioa hautemateko teknologiak hobetzeko; besteak beste:
    "Hobetu Gboard" ezarpena aktibatuta dagoenean, baliteke Gboard-ek audioa gailuan gorde eta prozesatzea ikasketa federatua erabilita, ahots-hautematea denentzat hobetzen laguntzeko, zuk esaten duzuna Google-ren zerbitzarietara bidali beharrik gabe.
    Baliteke Google-k audioa denbora errealean prozesatu eta analizatzea audioa hautemateko teknologiak hobetzeko; horretarako, audioa sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera gordetzea eskatzen ez duen ikasketa iragankorra erabiliko du. Lortu informazio gehiago g.co/Assistant/SpeechLearningTechniques helbidean
    Audio-grabaketak kudeatzeko moduak
    myactivity.google.com helbidean ezarpen hau aktibatuta dagoenean sareko eta aplikazioetako jarduerekin batera gordetako audio-grabaketak kudeatzeko hainbat aukera dituzu; adibidez:
    Ahots- eta audio-jardueren ezarpena aktibatu edo desaktibatu Sareko eta aplikazioetako jarduerak atalean.
    Zure audioa entzun.
    Audioa automatikoki ezabatzeko aukera bat hautatu edo audioa eskuz ezabatu. Baliteke Google-k lehenago ezabatzea audioa, garapenerako eta hobekuntzarako behar ez denean; adibidez, denbora igaro ahala, baliteke audio gutxiago behar izatea hizkuntza batzuetarako.
    Audioa takeout.google.com helbidean deskargatu.
    policies.google.com helbidean azaltzen dugu Google-k zein beste datu gordetzen dituen, eta zergatik eta nola erabiltzen diren datuak gure zerbitzuak hobetzeko (adibidez, teknologiek nola babesten duten informazioa eta gure zerbitzuetan pribatutasuna kudeatzeko zer aukera dituzun).

Erantzun

Sartu